Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Polizi sindikatuen presentziak ika-mika eragin du Legebiltzarrean

2019-04-04
Sekulako iskanbila izan da ostegun goizean Eusko Legebiltzarrean, osoko bilkura poliziaren gehiegikerien biktimen legeari buruzko eztabaida egiten ari zen bitartean. Julen Arzuaga legebiltzarkidearen hitzartzean gertatu da. Guardia Zibilaren eta polizia espainiarren sindikatuen ordezkaritza bat legebiltzarrean zegoen. PP-k gonbidatuta sartu dira, hain justu euren gehiegikerien biktimen aldeko legea bozkatzen zen egunean.
bideoa prestatzen
Gaizka Garitanok Athletic-ekin zuen kontratua luzatu du

2019-04-04
Deriokoak lan bikaina egin du lehen taldeko ardura zuenetik. Lau hilabetetan, Garitanok aurpegia aldatu dio Athletic-i eta, une honetan, lehoiak Txapeldunen Ligako postuetatik gertu daude. Orotara, 48 puntutatik, bizkaitarrek 32 lortu dituzte. Ondorioz, deriokoak zale eta jokalarien begirunea eskuratu du. Garitanok, 2020ko ekainaren 30a bitartean sinatu du.
bideoa prestatzen
"Soinujolearen semeak" irekiko du 17.Giza Eskubideen Zinemaldia

2019-04-04
Soinujolearen semea izango da Giza Eskubideen 17. Zinemaldiari hasiera emango dion filma. Fernardo Bernuesek zuzendutako filma apirilaren 5ean ikusiko da Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 19:30tan. Bernardo Atxagaren eleberrian oinarrituta, filmak bi lagunen arteko harremana hartzen du hausnarketa-gai, atzean euskal gatazkaren itzala duela.
bideoa prestatzen
Juan Sebastian Elkano omenduko dute V.mendeurrenaren harira uztailaren 6an eta 7an

2019-04-04
Nabigazioaren sektoreak Juan Sebastian Elkanok egindako espedizioaren bosgarren mendeurrenaren harira omenaldia egingo dio euskal kostaldean uztailaren 6an eta 7an. Elkanoren Zeruertza izena duen ekimenak lau ontzidiak elkartuko ditu (merkataritzakoa, arrantzakoa, armadakoa eta kiroletakoa).
bideoa prestatzen
Polizia frantsesak kontrol arrazistak eta itzulketa ilegalak egiten jarraitzen duela salatu dute

2019-04-04
Polizia frantsesak «kontrol arrazistak eta itzulketa ilegalak» egiten jarraitzen duela salatu dute. Irungo Harrera Sareak, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiaren ondoren ere, «itzulketa ilegalek jarraitu egiten dutela» salatu du. Zentzu horretan, adin txikikoen eta turisten itzulketak nabarmendu ditu. Harrera Sareak dokumentatzen duen kasuetako bat Abdelena da, adin txikikoa da eta benetan 16 urte dituela egiaztatzen duen agiria dauka. Abdel Afrika beltzetik dator eta espainiar Estatura iritsi zenean adin nagusiko bezala erregistratu zuten, nahiz eta jaiotza agiria eduki eta bertan jarri 16 urte dituela.
bideoa prestatzen
Korrikaren 21. edizioa hasi da Garesen!

2019-04-04
Korrikaren 21. edizioa Garesetik abiatu da, jende andanaren artean. Hamaika egunez Euskal Herri osoan zehar euskararen erabilera sustatu eta gero, lekukoa Gasteizera helduko da, amaiera ekitaldia egiteko. Egin KLIKA euskararen alde!