"Gatazka politikoa bideratzeko aurrerapausoak" egiaztatu dituzte PSOEk eta ERCk
2019-12-10
Hirugarren bilera ofiziala da gaur Bartzelonan ERC eta PSOEko ordezkariek egin dutena. Aurreko biak ez bezala, Bartzelonan egin dute gaur goizekoa, eta ERC eta PSOEko ordezkariez gain PSC-ko ordezkari batek ere parte hartu du.
Edukiari dagokionean, bilera “adeitasun giroan” egin dutela dio alde biek sinatutako komunikatu bateratuak. ERC, PSOE eta PSC-k diote “Kataluniaren etorkizunari buruzko gatazka politikoa bideratzeko beharrezkoak diren tresnen definizioan aurrerapausoak eman direla egiaztatu dutela, eta horri errespetutik eta erakundeen arteko aintzatespenetik heldu nahi diotela.”