Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Telma ta Luix erliklikaren bila

2019-04-03
Korrikako erlikien
bideoa prestatzen
EAJk irabaziko lituzke Espainiako Estatuko hauteskundeak EAEn Soziometroaren arabera

2019-04-03
Galdeketak jasotzen duenez, jeltzaleek 6 diputatu eskuratuko lituzkete; PSE-EEk, lau; Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk, hiruna, eta PPk bi. Cs eta Vox ordezkaritza gabe geratuko lirateke. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, sozialistak izango lirateke garaile Araban, botoen % 22,3 eta eserleku bat eskuratuta. Bizkaian, EAJk irabaziko lituzke bozak, eta 2016ko emaitzak hobetuko lituzkete. Ia botoen herena eta hiru eserleku lortuko lituzkete, egun baino ordezkari bat gehiago. Gipuzkoan, jeltzaleak izango lirateke garaile galdeketen arabera; botoen % 26 eskuratuko lituzkete, eta gaur egun dituzten ordezkariei eutsiko liekete (2 diputatu).
bideoa prestatzen
Hamaika TBk "klika" egin eta Korrikaren jarraipen osoa egingo du

2019-04-03
Hamaika TBk 21. Korrikaren jarraipen berezia egingo du apirilaren 4tik 14ra. Gareseko hasiera ekitaldian abiatuta, zuzeneko saioak, lasterketaren zuzeneko irudiak eta kilometro guztiak ikusteko aukera eskainiko du telebista kateak. Korrikaren inguruko webgune berezian lasterketa osoa zuzenean eta nahieran ikusteko aukera eskainiko da.
bideoa prestatzen
“Oraindik euskararen periferian bizi diren asko erakarri behar ditugu”

2019-04-03
Korrika hasi bezperan, euskararen egoerari buruz hitz egin dugu Mertxe Mujika AEKko koordinatzaile nagusiarekin eta Peio Jauregi EHUko irakaslearekin.
bideoa prestatzen
Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea egin du Gasteizen

2019-04-03
Kaleratzeak Stop plataformak Gasteizko Foru kalean elkarretaratzea egin du Josek apirilaren 11n pairatu behar duen kaleratzea salatzeko eta erakundeen esku-hartzea eskatzeko. Jose, kaleratua izango den La Puebla de la Barkako (Errioxar Araba) biztanlea da, hostalaritzan lan egindakoa eta 2010ean bizkarrezurrean lesioa sufritu zuena. Urte batez bajan egon ostean, kaleratua izan zen eta han eta hemenkako aldi baterako lanetan egon da. Diru sarrera ez-finkoekin, ezinezkoa izan zaio Ibercaja kutxarekin duen hipotekari aurre egin. Hortaz, zazpi hilabetez ezin ordaindu eta gero, Ibercajak mailegua erreklamatu egin dio. Etxea enkantera atera eta %70ko balioan saldu egin zen, eta Joseri 7.000 euroko zorra ordaintzeko eskatzen diote.
bideoa prestatzen
Algeriako presidenteak dimisioa eman du

2019-04-03
Abdelaziz Bouteflika Algeriako presidenteak dimisioa eman du, 20 urte karguan eman ondoren. Bouteflika kolonialismoaren ondorengo agintari arabiar sendoenetakotzat hartu izan da, eta armada izan da haren boterearen oinarria. Hasiera batean apirilaren 18an egitekoak ziren hauteskundeetara aurkezteko asmoa zuen Bouteflikak, eta bere alderdiak presidentearen hautagaitza erregistratu zuen. Hori dela eta, azken aste hauetan ugari izan dira presidentearen hautagaitzaren aurka lehenik, eta honen dimisioa eman dezala eskatzeko ondoren, herrialdean egin diren manifestazioak.