Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoaren irudia
INCOESAko langileek era aktiboan parte hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

2014-01-20

Incoesako langileek 238. eguna bete dute gaur greba mugagabean, enpresak ekoizpena deslokalizatu eta langileak Soria eta Extremadurara lekualdatzeko hartu zuen erabakiaren kontra. Bai enpresari zein konkurtsoko administratzaileari Bediako lan zentroa mantentzeko exijitu die langileek, hau bideragarria dela argudiatu ondoren. Halaber, Eusko Jaurlaritzari gatazkaren konponbidearen gakoa izatera pasatzeko eskatu die

bideoaren irudia
Nerabezaroari begira hasi da Zinegoak jaialdia

2014-01-20

Gaur bertan hasi da Arriaga Antzokian Zinegoak Lesbo-gay-trans tematikadun filmak erakusten dituen nazioarteko zinemaldia eta hilaren 26a bitarte izango dugu gurean. Guztira 85 izango dira zinemaldiak erakutsiko dituen lanak, hauetako bost euskaldunak. Aurten haurtzaroari eta nerabezaroari begiratuko dioete bereziki Zinegoaken eta ohorezko saria Bok o Bok, San Petersburgeko jaialdiari emango diote.

bideoaren irudia
Osakidetzak hurrengo 7 urteetarako ibilbide orria aurkeztu du

2014-01-17

Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 Osasun Plana aurkeztu du, Osakidetzak hurrengo zazpi urteetan jarraituko duen 'ibilbide orria'. Jon Darpon Osasun sailburuak aurreratu duenez, planaren helburu nagusiak edadetuen arreta eta minbiziaren prebentzioa izango dira. Bestalde, Darponek nabarmendu du Eusko Jaurlaritza ordainketa partekatuaren kontra dagoela. Bere esanetan, Osakidetzak «aldaketak behar ditu», baina farmaziako produktuak modu partekatuan ordaintzeak «ez du ez lagunduko, ez sistema konponduko».

bideoaren irudia
Ardanza: “Zauria ez da itxiko presoak espetxean usteltzea nahi bada”

2014-01-17

Jose Antonio Ardanza EAJko lehendakari ohia eta Ramon Jauregui PSOE alderdiko lehendakariorde izandakoa Radio Euskadin mintzatu dira eta besteak beste presoen auzia izan dute hizpide. Biek egin diote kritika Espainiako Gobernuak gai horretan duen jokabideari. Ardanzak esan duenez, zauria ez da itxiko presoak espetxean usteltzea nahi bada.  Jaureguik , presoen gaia modu "natural eta burutsuagoan" kudeatzeko eskatu dio PP alderdiari.

bideoaren irudia
Txema Gisasolak dimisioa eman du

2014-01-17

Batzorde Iraunkorrean eman du Txema Gisasolak, Mondragon taldeko presidenteak,  dimisioa. Haren lekukoa nork hartuko duen ez dago erabakita oraindik. Taldearen buru gisa erabaki zailak hartzea egokitu zaio Gisasolari. 2013. urtean Fagorren hamaikagarren  bideragarritasun planari finantzaketa ematea ala ukatzea erabaki behar izan zuen. Gisasolak, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko beste kideekin batera, ezezkoa eman zuen, beste ezeren aurretik taldea bera jarrita, alegia gainontzeko kooperatiben segurtasuna eta geroa lehenetsita.

bideoaren irudia
Haurrek danborrak berotu dituzte egun handirako

2014-01-17

Donostia eguna iristear, haur danborradako konpainia guztiek bat egin dute Victoria Eugenia antzokian. Hainbat abesti jo eta kantatzearekin batera, pailazoez, bertsolariez, musikaz eta gehiago gozatu dute. Irrika azaldu dute guztiek zita garrantzitsurako.