Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
1.000 ikasle bizikletan klima aldaketaren aurka

2019-09-20
Gaur ospatu da 6. Bizikletaldia. Klima aldaketaren aurka, eskoletako haurrak bizikletaz Donostian barrena ibili dira.
bideoa prestatzen
Iran litzateke AEBen arabera Saudi Arabiako petrolio birfindegi baten aurka egindako erasoaren arduraduna

2019-09-16
Estatu batuetako inteligentzia zerbitzuen arabera, Iran izango litzateke Saudi Arabiako petroleo birfindegi baten aurka larunbatean egindako erasoaren arduraduna. Asteburuan esandakoa berretsi dute hala gaurkoan ere Estatu batuek. Erasoa gertatu bezain pronto Iran jo zuen erasoaren egiletzat Mike Pompeo, Estatu Batuetako Estatu idazkariak. Ez zuen ordea hori ziurtatzeko frogarik eman.
bideoa prestatzen
Diada ez da beti gaur ezagutzen dugun modukoa izan

2019-09-11
Garai eta testuinguru historiko oso ezberdinetan ospatu da Diada Katalunian. Horrek, mezuak, aldarriak eta baita jende kopurua ere baldintzatu ditu urteetan zehar. Diktadurek, gudak, Estatutuaren onarpenak eta horren murrizketek eragina izan dute Kataluniako Egun Nazionalan.
bideoa prestatzen
Asier Blas: "Txinari dagokio Hong Kongen etorkizun politikoa erabakitzea"

2019-09-11
Hong Kongeko protestak ikuspuntu antikolonialistatik aztertu dizkigu Asier Blas nazioarteko analistak. Nazio askapenerako mugimendu abt izatetik urrun, Txinaren aurka egiteko mendebaldeak indartutako mugimendu gisa ulertzen du Blasek Kolonia britainiar izandakoan gertatzen ari dena.
bideoa prestatzen
Kataluniako presoen aurkako epaia izango da Diada eguneko protagonista

2019-09-10
Bihar ospatuko den Kataluniako egun nazionalak buruzagi independentista espetxeratuak izango ditu erdigunean. Auzitegi Gorenaren epaia hilabete inguruan espero da eta horrek aurtengo Diada baldintzatuko duela argi dirudi. Ohi bezala, ANCk deitutako arratsaldeko manifestazio masiboa izango da eguneko unerik garrantzitsuena baina gaurtik eta biharko gauera arte ekintza ugari antolatu dituzte hainbat eragilek Katalunian.
bideoa prestatzen
Nola jaso dituzte kolonbiarrek FARCen inguruko azken gertakariak?

2019-09-09
FARCeko gerrillari ohi talde batek armak hartuta borrokari ekiteko hautua egin du. Guztizko iritzi eta jarrerak eragin ditu horrek nazioartean. Aurten, Askapenako kideek Kolonbian bi hilabetez egoteko aukera izan dute. Herrialdera egiten duten hirugarren bisita da eta Meta departamenduko egoeraz jabetzeko aukera izan dute. Kolonbiatik Euskal Herrira iritsi berri dira eta badute zer esana azken egunetan bizitako giroaz.