Skip to main content

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Alemaniako Tribunal Konstituzionalak EBZren instrumentu garrantzitsuenetako bat jarri du arriskuan

2020-05-06
Alemaniak uste du zor publikoa erosteko programarekin edo PSPP deritzonarekin, Europak bere eskumenak gainditu dituela, zerga politikan eta aurrekontuen kudeaketan. Hori horrela, Alemaniaren konstituzioaren aurkakoa dela iritzita, Bundesbanki edo herrialdeko banku federalari agindu dio hiru hilabetetan eten ditzala programarentzat egiten dituen zorren erosketak, tresna hori “bere helburuetara” egokitu arte.
bideoa prestatzen
#Bazterrekoak | Zer gertatu zen Ulrike Meinhof kazetari eta militante ezkertiarrarekin?

2020-04-30
II. Mundu Gerraren ostean, Aliatuek, horien artean Amerikako Estatu Batuek eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak bi zatitan zatitu zuten mundua, baita Alemania eta Berlin bera ere. 'Gerra hotzaren' testuinguruan hazi zen Ulrike Marie Meinhof kazetari eta ezkerreko militantea eta RAF Armada Gorriaren Frakzioaren sortzaileetako bat izan zen. Militantzian Andreas Badder ezagutzen du, eta armatutako komando baten laguntzaz, kartzelatik ihes egiten laguntzen du. 1970an, beste hiruzpalau militanterekin batera, Armada Gorriaren Frakzioa sortzen dute, prentsa horiak Badder-Meinhof taldea deitzen duena. Ikurrean MP5 subfusil alemaniarra ikusten da, izar gorria atzean duelarik. Jordaniako Fatah taldeak hezituta, Frantziako, Italiako eta Alemania barruko beste talde antifaxistekin lan egin zuten. Gerrillako teknikak erabiliz, isolatutako ekintzetan oinarritu zuten borroka, banketxeak erasotuz (dirua eta armak lortzeko) eta helburu militar eta politikoak oldartuz; koartelak eta enbaxadak ere jomugatzat zituzten. Bitartean, Ulrike, klandestinitatean kapitalismoaren kontra idazten jarraitu zuen, “Anna” eta “Ranna” ezizenekin sinatuz. Poliziak 10.000 markoko ordainsaria jarri zuen Ulrike Meinhof harrapatzearen truke. Langenhagen-en, Hannoveretik gertu dagoen hirian, atxilotu egin zuten 1972an. Berarekin batera Badder, Ensslin eta Raspe RAF-eko buruzagiak ere atxilotu zituzten. 8 urtetako behin behineko espetxe zigorra jaso zuen. Azken epaiketa ospatzen zen bitartean, eta hamaika zigor ez-ofizial jaso ondoren (ia 300 egunez egon zen isolamenduan, eta “tortura zuria” bezala ezagutzen dena sufritu zuen) 1976ko maiatzaren 9an, ziegan urkatuta aurkitu zuten, edo, hori zen bertsio ofizialak esan zuena.
bideoa prestatzen
Europako herrialdeak konfinamendua arintzen hasi dira, erritmo eta helburu desberdinekin

2020-04-28
Batzuk gertuago daude egungo osasun-krisia gainditzetik, baina mugak arintzea da denen xedea. Italiak, Europan koronabirusa gogorrenetariko jasan duen herrialdeak datorren astelehenean, hasiko du bigarren fasea eta gradualki aplikatuko da datozen hiru asteetan. Osasunaren Mundu Erakundeak, nabarmendu duenez neurriak arintzea apurka-apurka eta modu kontrolatuan egin behar dira. Esan du, jaitsiera fasea "igoera bezain arriskutsua" izan daitekeela, "behar bezala kudeatzen ez bada".
bideoa prestatzen
75 urte bete dira partisanoek Mussolini kapturatu zutenetik

2020-04-28
Giulino di Mezzegra (Italia) 1945eko apirilaren 28a. Benito Mussolini diktadore faxista eta Clara Petacci maitalea fusilatu zituzten, Suitzara ihesi zihoazela partisano komunista talde batek atzeman ondoren. Biharamunean, Milango Loreta plazako gasolindegian, gorpuak buruz behera zintzilik jarri zituzten, eta jendetzaren esku utzi. 75 urte pasatu dira ordutik.
bideoa prestatzen
Zalantzazko deskonfinamendu plana Frantziar Estatuan

2020-04-27
Édouard Philippe Frantziako lehen ministroak apirilaren 28an, asteartean, aurkeztuko du Asanblea Nazionalean bere Gobernuaren plana, maiatzaren 11n izango den konfinamenduaren amaierarako. Bi egun falta direla, ezezagunak dira oraindik osasunaren, hezkuntzaren, lanaren, saltokien edota garraioaren gainean hartuko diren neurriak.
bideoa prestatzen
Akordiorik gabe bukatu da Europar Batasuneko gobernuburuen bilera

2020-04-24
Berreskuratze Funts bat egongo dela onartu dute, koronabirusa ekonomian eragiten ari den galerari erantzuteko tresna gisa. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak maiatzerako aurkeztu beharko du proposamena. Egitasmoaren funtsezko elementuak zehazteke daude oraindik: tamaina, mekanismoa eta transferentzietan edo maileguetan oinarrituta egongo den. Azken puntu honetan ez datoz bat iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeak. Presidenteak, oreka agindu du.