Skip to main content

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Hong Kongeko Unibertsitatearen arabera, Txinako Covid-19 kasuak jakinarazitakoak baino lau aldiz gehiago izan daitezke

2020-04-24
Hong Kongeko Unibertsitateko ikertzaileen arabera, otsailaren amaieran 232.000 pertsona zeuden kaltetuta eta ez, agintariek esan bezala 55.508. Eredu matematiko batzuen bidez, Txinan koronabirus bidezko kasu positibo bat definitzerakoan izan ziren aldaketak ebaluatu dituzte eta horiek nola eragin duten neurtu dute. Hauen arabera, epidemiaren hasieratik, agintariek aurrerago erabili dituzten detekzio irizpide zabalenak aplikatuko balira, kaltetuen kopurua lau aldiz handiagoa izango litzateke. Osasun-krisian zehar, detekziorako zazpi prozedura-aldaketa egon dira gutxienez. Borroka geopolitikoa ardatz hartuta, mundu osoko buruzagi batzuk Txinako kontakizuna zalantzan jartzen hasi dira.
bideoa prestatzen
Jose Angel Oria (Gaur 8ko kazetaria): "Covid-19a Afrikara heldu da eta ebola bertan zegoen oraindik"

2020-04-23
Covid 19a Afrikara ere heldu da dagoeneko., eta zenbait herrialdetan beste gaitz batzuren izurriteak ere jasaten ari dira. Horien artean dago ebola, eta horrek kalet handiak eragin diezazkieke. Kontinenteko egungo egoeraren berri eman digu Jose Angel Oria Gaur 8ko kazetariak.
bideoa prestatzen
Latinoamerikara begirada bat

2020-04-23
Latinoamerikan eta Kariben, COVID-19ak 6.160 hildako eragin ditu, orain arte, 122.285 kasu baieztatu dituzte, eta, 45.916 da sendatutako pertsona kopurua. Veronica Satrustegi kazetari iruindarrarekin hitz egin dugu koronabirusak Latinoamerikan nola eragin duen jakiteko. Lima, Perun harrapatu du Covid19ak Satrustegi. Peru, kutsatu gehien dituen bigarren herrialdea izanik.
bideoa prestatzen
West Texas petrolio upelak negatibo kotizatu du historian lehen aldiz

2020-04-21
Azaldu dutenez, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz sortutako krisiak petrolioaren eskaria nabarmen jaistea eragin du. Bestalde, Europar Batasunean erreferentzia den Brent upelaren prezioa 25 dolar ingurukoa izan da, gehiegizko eskaintzak bultzatuta.
bideoa prestatzen
Koalizio gobernu bat adostu dute Israelen Benjamin Nethanyahuk eta Benny Gantzek

2020-04-21
Koalizio gobernu bat adostu dute Israelen Benjamin Nethanyahuk eta Benny Gantzek. Urtebete eta hiru hauteskunde behar izan dituzte blokeoari amaiera eman eta akordioa lortzeko. Orain arte jarduneko Lehen Ministro izandako Nethanyahu kontserbadoreak urte eta erdiz eutsiko dio karguari, 2021eko urrira arte, eta orduan hartuko du bere postua Benny Gantzek, zentroko koalizioaren liderrak.
bideoa prestatzen
Frantziako Gobernuak normaltasunera itzultzeko "denbora asko" beharko dela uste du

2020-04-20
Édouard Philippe Frantziako lehen ministroak, agerraldia egin du igande arratsaldean, koronabirusaren azken datuak eguneratzeko, eta egungo egoeraren berri emateko. Itxialdiak maiatzaren 11ra arte iraungo duela adierazi du, eta "normaltasunera" itzultzeko "denbora asko" beharko dela ziurtatu du.