Skip to main content

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Errepresioarekin jarraituz gero, alderdi kataluniarrek ez dituztela Sanchezen aurrekontuak babestuko dio Torrentek

2019-01-10
Datorren astean beteko da urtebete Roger Torrent, Kataluniako parlamenteko presidenteak kargua hartu zuenetik. Catalunya Radion egindako elkarrizketan adierazi du alderdi kataluniarrek ez diotela gobernuari inolako txeke zuririk emango aurrekontuak onar ditzan. Euren babesa nahi badu, Sanchez presidenteak errepresioa baztertu eta politikaren aldeko apustua egin behar duela aldarrikatu du parlamenteko presidenteak.
bideoa prestatzen
Urtarrilaren 15an bozkatuko da Brexit-erako akordioa

2019-01-07
Erresuma Batuko Parlamentuak urtarrilaren 15an bozkatuko du Brexit-erako akordioa. Joan den abenduan bozkatzekoa zen Theresa May-ren gobernuak Europak Batasunarekin erdietsitako akordioa baina May-k datarik gabe atzeratu zuen adostasun falta nabariagatik. Oraingoan ere babes falta du akordioak, baina urtarrilaren 21an amaitzen zaio gobernuari Batasunarekin irteera adosteko epea eta parlamentuak hori baino lehen onartu ezean, akordiorik gabeko irteera gauzatuko litzateke martxoaren 29an.