Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Turismoa kolonizazio arma gisa

2019-08-30
Israelgo Gobernua nazioarteko turismoa bultzatzen ari da Zisjordaniako lurralde okupatuetan. Nazioarteko legediaren arabera bertan eraikitako asentamenduak legez kanpokoak diren arren, sarean turismo zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat enpresak normaltasun osoz eskaintzen dituzte eremu horietan kokatutako kanpinak, hotelak, edo turismo esperientziak. Egoera honen aurrean, Palestinako lurralde okupatuetan turismo etikoa bultzatzeko gida bat egin du Israelen aurkako Boikota bultzatzen duen mugimenduak.
bideoa prestatzen
Julen Mendizabal, brigadista: “Borrokan aurrera jarraitzeko gogotsu dagoen herri bat aurkitu dugu Grezian”

2019-08-22
Tesalonikan dagoen Vio.Me lantegi okupatuaren berri eman du Julen Mendizabal brigadistak. 2013an izan zen Grezian, Askapena erakunde internazionalistak antolatutako brigada batean. 2011n lantegia ixteko erabakia hartu zuen enpresak. Langileek berau okupatzea erabaki zuten orduan, eta 2013rako martxan jarri zuten berriro ere.
bideoa prestatzen
Venezuelako gobernuak eta oposizioak negoziazio mahai iraunkorra sortzea adostu dute

2019-07-12
Hirugarren elkarrizketa erronda da oraingoa. Norvegiaren bitartekaritza izanik maiatzean hasi zuten prozesua. Norvegiako gobernuak kautelaz hitz egiteko eskatu die bi aldeei eta beren hitzen erantzukizunak neurtzeko. Oposizioko liderra den Juan Guaidók negoziazio berriei uko egin zien joan den astean. Aldiz, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak behin eta berriz baieztatu du negoziaketek jarraituko dutela. Hauteskundeen harira, 2020an izango direla baieztatu dute Venezuelako El Nacional egunkariak eta Bloomberg albiste agentziak. Hauen arabera, Maduroren gobernuak, 2024an izan behar ziren hauteskundeak aurreratuko lituzke Hauteskunde Kontseilu Nazional berritu batek gidaturik. Beti ere Guaidók konpromisoa hartuko balu funtzionario chavistei isunak kentzeko, bere aliatu internazionalak konbentzituz. Venezuelako Alderdi Sozialista Batuaren hautagai berria 37 urteko Hector Rodriguez Miranda estatu venezuelarreko gobernadorea izango litzateke. Hedabide horien informazioa gezurtatu egin du Diosdado Cabello Venezuelako Asanblada Konstituziogileko presidenteak.
bideoa prestatzen
Australiak aborigenen eskubideak aitortzeko kontsulta egingo du

2019-07-11
Ken Wyatt ministroak azaldu duenez, neurri honekin, aborigenek urteetan zehar pairatutako eskubide urraketa eta bazterketarekin amaitu nahi dute. Egun, aborigenak Australiako biztanleriaren %3-a baino gutxiago dira eta gehienak pobrezia egoeran daude.
bideoa prestatzen
Kondor Plana

2019-07-09
Biziarteko espetxe zigorra ezarri die Italiako justiziak Bolivia, Txile, Uruguay eta Peruko 24 militar eta hierarkari, kondor planaren baitan italiar jatorriko 23 lagun hiltzeagatik. Baina zer izan zen Kondor plana?
bideoa prestatzen
Biziarteko zigorra Kondor planean parte hartu zuten 24 militar eta hierarkari

2019-07-09
Erromako apelazio auzitegiak biziarteko espetxe zigorra ezarri die Kondor planean parte hartu zuten 24 hierarka eta militar latinoamerikarri. Lehen instantzian zortzi baino ez zituen zigortu Italiako justiziak. Orain, apelazio auzitegiak absolbitutako beste 16 auziperatu zigortu ditu, 23 italiarren desagerpenaren eta hilketaren erantzule izatea egotzita.