Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Asanblada nazionalerako hauteskundeak aurreratzea proposatu du Madurok

2019-05-21
Asanblada Nazionalerako hauteskundeak aurreratzea proposatu du Nicolas Maduro gobernuko presidenteak. Oposizioak kontrolatze duen estatu mailako erakunde bakarar da, hain justu, asanblada nazionala. Duela urtebete presidentetzara eraman zuten hauteskundeen urteurrenean egin du iragarpena Madurok, garaipen hori ospatzeko jarraitzaileen aurrean egindako agerraldi batean.
bideoa prestatzen
Ukrainako Parlamentua desegin du Zelensky presidente izendatu berriak

2019-05-21
Ukrainako Parlamentua desegin du Volodimir Zelensky, Ukrainako presidente hautatu berriak. Zelensky, 41 urteko aktore eta orain politikoak, bozen %73,22arekin irabazi zituen Ukraniako hauteskundeak Joan den apirilean. Atzo hartu zuen kargua, eta bereala hartu zuen lehen erabaki esanguratsua. Presidente kargua hartzeko hitzaldian bertan parlamentua desegin zuen, eta jakinarazi zuen bi hilabetean legebiltzarrerako hauteskundeetara deituko duela. Orain arteko gobernuari dimisioa emateko ere eskatu zion, eta lehen ministroak, Defentsakoak eta zerbitzu sekretuetako buruak berehalakoan iragarri zuten kargua utziko dutela
bideoa prestatzen
10000 ume inguru mobilizatu dira mundu osoan zehar haurrak gerra helburu bilakatu ez daitezen eskatzeko

2019-05-16
Save The Children-ek Bilbon salatu duenez, Espainiar Estatuak armak saltzen dizkio Saudi Arabiari, nahiz eta Estatu honek Yemeneko gerran zibilen aurka erabiltzen dituen. Honen ondorioa, hainbat umeren heriotza da. Munduan zehar dauden gatazka armatu ezberdinetan, armek eta lehergailuek, lau haurretatik hiru zauritu edo hiltzen dute. Hala azaldu du Save The Children erakundeak “Blast injuries: The impact of explosive weapons on children in conflict”.
bideoa prestatzen
Nakba, 71 urte erbestean

2019-05-15
Maiatzaren 15a Nakba eguna da palestinarrentzat. 1948an Israelgo Estatua sortu eta erbestealdia hasi zen eguna oroitzen dute. 700.000 palestinar baino gehiagok egin behar izan zuten ihes. Horietako askok Gazara egin behar izan zuten ihes. Tamainaz Bilboaldea baino txikixeagoa da Gaza. Hala ere, gaur egun 1.850.000 pertsona bizi dira bertan. Hilabete hasieran Gazaren aurka egindako oldarraldian beste 25 lagun hil zituen Israelek. Bitartean, Eurovision jaialdiari ekin zioten atzo hesiaren bestaldean, Gazatik 70 km-tara dagoen Tel Aviv hirian.
bideoa prestatzen
Edgar Zambrano Asanblada Nazionaleko presidentea atxilotu dute Venezuelan

2019-05-09
Bere alderdiaren egoitzatik gertu atxilotu dute, Asanblada Nazional Konstituziogileak diputatu gisa zegokion immunitatea indargabetu ondoren. Zambranok modu zuzenean babestu zuen joan den asteko estatu kolpe saiakera. Goizeko lehen orduan egin zuen bat Juan Guaidó eta Leopoldo Lopezekin. Atxiloketaren unean autoan zegoen Zambrano, eta uko egin dio bertatik irteteari. Ondorioz garabiari deitu eta auto eta guzti eraman dute preso Asanblada Nazionaleko presidenteordea.
bideoa prestatzen
Erresuma Batuak Europar Batasuneko hauteskundeetan parte hartuko du

2019-05-08
Erresuma Batuak parte hartuko du azkenean Europar Batasuneko hauteskundeetan. Hasiera batean britainiarrak ez ziren hauteskunde hauetan parte hartzekoak, baina parlamentu britainiarra ez zen gai izan Brexita gauzatzeko akordio batera iristeko apirilean, eta ondorioz Europar Batasunetik irteteko luzapena eskaini zioten urriaren 31ra arte. Maiatzaren 23an Europako hauteskundeak izango dira, eta britainiarrek bertan parte hartu beharko dutela adierazi zuen atzo Theresa May lehen ministroak. Hauteskunde hauetan hautatzen diren europarlamentari britainiarrek Bruselara Joan beharrik ere ez izatea espero du Londresko gobernuak, baina horretarako maiatzaren 23a baino lehen, hauteskundeak baino lehen alegia, onartu beharko litzateke Brexiterako akordioa. Horretan saiatu diren arren, orain harte alderdi laboristarekin adostasun batera iristeko eduki dituzten arazoek bere horretan ajrraitzen dutenez, oraingoz behintzat Britainia Handiak parte hartuko du hauteskunde hauetan.