Skip to main content

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Kataluniako Gobernua zatitu egin du Torrari diputatu akta kentzeak

2020-01-28
Kataluniako presidenteari diputatu izaera indargabetzea onartu du Kataluniako Parlamentuko Mahaiak. Torrak Torrenti ohartarazi dio erakundeek eskubideak defendatzen ez dituztenean demokrazia beheratzen dutela.RCren, PSCren eta Ciutadansen botoekin onetsi du mahaiak Torrari diputatu akta baliogabetzea. Hala ere, ERCk adierazi du JxCrekin adostasun bat bilatzen ahaleginduko dela «azkenera arte».
bideoa prestatzen
Armada Gorriak Auschwitz askatu zuenetik 75 urte bete dira

2020-01-27
Gaurko egunez, Armada Gorriak Polonian zegoen sarraski-esparrua askatu zuen. Bertan, Naziek, milioi bat pertsona baino gehiago hil zituzten.
bideoa prestatzen
Gora egiten ari da Txinan koronabirusak hildako pertsonen kopurua

2020-01-27
Gora egiten ari dira kaltetuak, momentu honetan, datu ofizialen arabera, 81 dira hildakoak, eta 5.800 inguru kutsatutakoak. Txina "egoera larrian" dagoela aitortu du Xi Jinping presidenteak eta lehentasuntzat jo du koronabirusa geldiaraztea. Wuhanen mila gaixorentzako tokia izango duen erietxe bat eraikitzeko lanak hasi dituzte dagoeneko. Otsailaren 3rako amaitua egotea espero dute. Birusak berak baino gehiago, herritarren artean zabaldu den izuak kezkatzen ditu agintariak. Izan ere, erietxeak gainezka daude, herritarrak sintomarik txikienak izanda ere joaten direlako.
bideoa prestatzen
Karguan jarraitzeko zilegitasun osoa duela berretsi du Torrak

2020-01-24
Zirt edo zart egin beharko dute Roger Torrent Kataluniako parlamenteko presidenteak eta parlamenteko mahaiak, Hauteskunde Batzorde Orokorrak Quim Torraren ordezko diputatua nor izango den berehala jakinarazteko agindua helarazi ondoren.
bideoa prestatzen
Txinan 26 pertsona hil dira dagoeneko Wuhango koronabirusaren ondorioz

2020-01-24
Txinako koronabirusak 18 hildako eragin ditu jada, eta, kutsatzearen erraztasuna ikusita, herrialdeko agintariek erabaki dute Wuhan-eko hiria ixtea. Aireportuak zein tren eta bus geltokiak guztiz itxi egin dituzte, birusa beste hiri batzuetara hedatu ez dadin. Gauzak horrela, hainbat neurri hartu dira, tartean, babes maskarak une oro eramatea, jende pilaketetatik urruntzea edota norberaren etxeko garbitasunean arreta berezia jartzea.
bideoa prestatzen
Wuhango pneumoniak 17 hildako eta 440 kutsatu eragin ditu jada

2020-01-22
Bederatzi hildako eta 440 kutsatu baino gehiago zenbatu dira jada, Txinako edo Wuhango pneumoniak eraginda. Birusaren mutazio batek larrialdia erabat handituko lukela adierazi dute Txinako agintariek. Hau gertatzeko arriskua goraka doala gehitu dute, tartean, larunbatean hasteko den Txinako Urte Berriak eragingo dituen biztanle mugimenduak direla eta, orotara 3.000 lagun. Neurri bereziak jarri dituzte, hala nola nekazal eta abeltzaintza produktuen kontrol handiagoa, edota jende pilaketak dauden lekuetan birusa antzemateko kamera termikoak erabiltzea.