Skip to main content

Azken bideoak: Dokuteka

bideoaren irudia
"Lurra, lana, izana": Usurbilgo emakumeen ahotsak

2015-10-30

Usurbilgo Udaleko parekidetasun sailetik emakume baserritarren inguruko ikerkuntza beka argitaratu zuten. Ikerketa beka honen helburua Usurbilgo emakume baserritarren inguruko historia jaso, landu eta herritarrei nahiz EHko jendarteari transmititzea zen. Leire Urkidi eta Maitane Arnaiz izan ziren ikerketa bekaren irabazleak eta txostena argitaratzeaz gain, “Lurra, lana, izana: Usurbilgo emakumeen ahotsak” izeneko dokumentala egin dute. Arnaizekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
"Dabilen harriari goroldiorik ez": herri mugimenduaren ibilbidea

2015-10-23

Joxemi Zumalabe Fundazioak Euskal Herriko hainbat herri eragile eta berrehun bat banakakorekin batera 2012tik 2014ra bitarteko gogoeta jasotzen du dokumentalak. Ekimenaren helburu orokorra herrigintzan dabiltzan taldeen barne antolaketa, funtzionamendu eta parte-hartzeari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatzea da. Pili Alvarez eta Izaro Gorostidirekin hitz egin dugu.

Dokumentala: http://vimeo.com/124941656

bideoaren irudia
"Barruko arrastuak": tortura testigantzak

2015-10-16

Frankismo garaitik hona atxilotu dituzten herritarren tortura testigantzak batu ditu Oñatiko Euskal Memoria taldeak "Barruko arrastuak" dokumentalean. Garai ezberdinetan eta indar polizial ezberdinen eskutik bizitakoak biltzen ditu lanak. Aritz Arnaiz Oñatiko Euskal Memoria taldeko kidearekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
"Jainko txiki eta jostalari hura": omenaldi sentitua

2015-10-09

Hamar urte pasa dira “Zaharregia, txikiegia agian” lana argitaratu zutenetik. Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdek bat egin zuten berriz ere “Jainko txiki eta jostalari hura” egitasmoa posible egiteko. Diskoa, dokumentala eta ikuskizuna bihurtu zen. Hain zuzen ere, New Yorken kokatzen da dokumentala. Bost sortzaileek AEBetan eman nahi duten emanaldia du oinarria. Kirmen Uribe idazle eta egitasmoaren bultzatzaileak eman dizkigu xehetasunak.

bideoaren irudia
"Iruñea, izanaren hondamendia": eraitsi zutenekoa

2015-10-03

Iruñeak, nafar Estatuaren hiriburuak, ondarearen aurkako eraso anitz jasan ditu: arkitektonikoak, euskararen aurka, aztarnategi arkeologikoen aurka, Euskal Jai pilotalekua… "Iruñea, izanaren hondamendia" dokumentala Ruben Marcillak (Iruñea Pamplona Capital taldea), Nabarralde Kultur Ekimenak eta Eusko Kurtur Fundazioak egin zuten posible. Angel Rekalde Nabarraldeko kidearekin hitz egin dugu dokumentalaren inguruan.

Dokumentala: http://youtu.be/r24ilJfMFq0

bideoaren irudia
"Usurbilgo ikastolaren sorrera": herritik herriarentzat

2015-09-25

Ikastola zer den, nola sortu zen eta zergatik sortu zen jakiteko dokumentala da "Usurbilgo ikastolaren sorrera". Ikastolen sorrera abiapuntu bezala hartuta, Usurbilgo Luberri da protagonista, egun Udarregi bilakatu dena.