Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Bertsolaritza

bideoaren irudia
IDEMtitateak / Emakumea bertsolaritzan

2016-10-21

Emakumeek bertsolaritzan duten paperaz eta aitortzen zaizkien rolez aritu gara. Emakumeak badaude oholtza gainean, baina nola? Arau propioekin ala aldez aurretik gizonezkoek ezarritakoekin? Emakumeen sexualitatez kantatzen al da? Eta egiten denean ere, nola egiten da? Galderei ondoko hiru protagonistek erantzun diete: Estitxu Arozena, Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi.

 

 

bideoaren irudia
Bat-Batean | Niessen aretoko bertso saioaren onena

2016-10-21

Urriaren 15ean Errenteriako Niessen aretoan egindako bertso saioaren onena jaso dugu Bat-Batean programan. Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Jon Maia aritu ziren bertsotan, 150 ikusle ingururen aurrean.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Getxoko bertso alaiak

2016-10-01

Urtero moduan, Getxoko Bihotz Alai plaza bertsolaritzak alaitu zuen. Jone Uria, Igor Elortza, Fredi Paia, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariak aritu ziren kantuan. Hona hemen, bertso saioak eman zuen onena.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Euskal jaietako bertso saioa

2016-09-17

Irailaren 3an, bertso saioa egin zuten Donostiako Euskal Jaietan. Konstituzio plazan hainbat pertsolari aritu ziren kantuan: Andoni Egaña, Igor Elortza, Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio eta Jon Maia. Bertsorik onenak jaso ditugu programan.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Zornotzako bertso saioa

2016-07-23

Uztailaren 18an, Zornotzako jaien baitan, herriko plaza bertsoz bete zuten Alaia Martin, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea eta Onintza Enbeitak. Bertaratu zirenen artean giro paregabea sortu zuten.

bideoaren irudia
Europa Bat-Batean, Hamaika Telebistan!

2016-07-21

Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketaren Kursaaleko emanaldi nagusia eskainiko dizuegu. Ostegunean, uztailak 21, 21:30ean.