Skip to main content

Azken bideoak: Bertsolaritza

bideoaren irudia
Bat-Batean | Bertso Eguneko saio musikatua

2016-02-13

Donostiako Bertso Eguna gogora ekarri dugu. Urtarrilaren 30ean, beste urtebetez, sekulako arrakasta izan zuen bertso saioak. Egunean zehar ekimen ugari antolatu ziren eta saio musikatua da berreskuratu duguna. Estitxu Eizagirrek aurkeztuta, bertsotan aritu ziren Ane Lamarka, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio. Rosi Lazkanok eta Nerea Elustondok ere bertso jarriak eskaini zituzten. Idurre Eskisabelen testu irakurketa lagundu zuen Eñaut Asurabarrenak gitarraz.

bideoaren irudia
Bat-Batean | 7 Katu gaztetxeko bertso saioa

2016-01-29

Bilboko Zazpi Katu gaztetxearen 9. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten urtarrilaren 21etik 24ra bitartean. Tartean, bertso saioa egin zuten ondoko bertsolariekin: Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga. Urtarrilaren 24ko saioaren bertso esanguratsuenak jaso ditugu Bat-Batean programan.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Oñatiko urte berriko saioaren onena

2016-01-23

Bertso saio apartaz gozatu zuten urtarrilaren 5ean Oñatiko Zubikoa kiroldegira hurbildu ziren bertsozaleek. Urte berriko saioan, sei bertsolari aritu ziren kantuan oholtza gainean: Beñat Gaztelumendi (Gipuzkoako Bertsolari txapelduna), Andoni Egaña, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi. Bertsorik esanguratsuenak jaso ditugu programan.

bideoaren irudia
Beñat Gaztelumendi: "Ez nintzen hemen egongo, beste batzuengatik izan ez balitz"

2015-12-22

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Beñat Gaztelumendi Arandia Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlea izan dugu. Txapela irabazi ondorengo egunak nolakoak izan diren kontatzeaz gain, finaleko saioan izan zituen sentimenduez ere aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Eibarko finalaurreko onena

2015-12-14

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalari begira jarri da. Abenduaren 19an izango da hitzordua Donostian. Azken finalaurrekoa, Eibarren jokatu zen, eta bertan Jon Maiak lortu zuen finalerako txartela. Era berean, bertan definitu zen zortzikoa. Azken saioko bertsorik esanguratsuenak bildu ditugu programan.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Ataungo saioa eta Zarauzko finalaurrekoa

2015-11-28

Gero eta gutxiago falta da Gipuzkoako bertsolari txapelduna nor den ezagutzeko, dagoeneko finalaurrekoak martxan dira eta. Zarautzen izan da lehena. Saioaren bertsorik onenak bildu ditugu. Bestalde, San Martinetako Ataungo bertso emanaldia ere bildu dugu. Bertan kantatu zuten Anjel Mari Peñagarikano, Jon Maia, Iker Zubeldia eta Alaia Martinek. Gainera, Miren Amurizaren, "Kapulana bat zintzilik" ikuskizunaren berri izan dugu.