Skip to main content

Azken bideoak: Artekale

bideoa prestatzen
Kultura ere kolpatu du Koronabirus gaitzak

2020-03-12
Gizartea astindu duen Koronabirusak kultur emankizunetan ere izan du bere eragina. Emanaldi ugari ari dira momenturo bertan behera geratzen. Hala ere, Loraldia abiatu da Bilboko Arriaga Antzokian, ez ohiko egoeran eta neurri berrien esperoan bada ere. Horrekin batera, "Virgenes o putas" liburuaren idazle den Amaia Nausiarekin solastu gara gaurko saiorako.
bideoa prestatzen
Iñaki Ziarrusta, Gertrude Noise Meeting, Van Gogh Alive eta Macho man erakusketak

2020-03-05
Euskal antzerkiaren sektorea aztaregai aste honetan Artekalen. Gainera, Gertrude Noise Meeting musika esperimental jaialdia, Van Gogh artistaren erakusketa multisentsioriala, Macho Man erakusketa eta gehiago...
bideoa prestatzen
Musikaren bidebazterrak jorratzen ditu Gertrude Noise Meeting jaialdiak

2020-03-05
Soinu eta zarata industrialak inguru natural batean. Hori da Gertrude Noise Meeting jaialdiak eskaintzen duena Orozkoko Artiñano etxean. XVII. mendeko jauregian XXI.-eneko musikarik esperimentalena. Aurtengoa formatu txikiko festibal honen hirugarren edizioa izan da dagoeneko. Giro lasai eta lagunartekoa sortzea dute helburu antolatzaileek.
bideoa prestatzen
Iñaki Ziarrusta (Atx teatroa): "Politikari batek ere ez daki zertarako balio duen kulturak"

2020-03-05
Duela 10 urte sortu zuen Iñaki Ziarrustak Atx antzerki konpainia, soilik euskarazko lanak egiteko erabaki irmoarekin. Horrek oztopo ugari jarri dizkio bidean taldeari eta, beste faktore askoren artean, politikarien utzikeriak sektorean duen eragina nabarmendu du sortzaileak.
bideoa prestatzen
Erradikalak ginen, Bilboko Euskal Museoa, emakume asmatzaileak eta Donostia Antzerki Saria

2020-02-27
Antzerkiak, euskal kulturak eta emakume zientzialariek osatuko dute besteak beste aste honetako saioa.
bideoa prestatzen
Atx konpainiaren '7ak bat' antzezlanak eskuratu du XX. Donostia saria

2020-02-27
Iñaki Ziarrusta konpainiako kideak sorpresaz eta poztasun handiz hartu dutela azpimarratu du, sektorean oso preziatua den aintzatespena baita. ATX konpainiaren lehen umorezko lana da “7ak bat”, 7 bekatu nagusiak, frankenstein eleberriaren imaginarioa eta emakumeen aldarrikapenak uztartzen dituen “punki komedia feminista” gisa definitu du egileak.