Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Parketarrak, parkean ere euskaraz jolasteko ekimena berriz ere martxan da

2014-04-02

Donostiako Udalak, auzoetako euskara batzordeekin batera Parketarrak egitasmoa jarri du berriz ere martxan. Bertan, Urtxintxa Aisialdi Eskolako begiraleak haurrekin zein hauen arduradunekin euskaraz jolasean aritzen dira. Jolasak irakatsi eta aurrerantzean ere parke zein kaleetan euskaraz aritzea da helburua. 2012an ekin zioten dinamikari Martutenen eta aurten 8 auzotara zabaldu dute. Martxoa eta apirileko txandaren ostean etorriko dira maiatzekoa eta urrikoa.

bideoaren irudia
Gorka Urtaran: "Gasteizen argi eta garbi EAJ frackingaren aurka dago"

2014-04-01

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Gorka Urtaran Gasteizko EAJren taldearen bozeramailea izan dugu. Arabako hiriburuko autobus geltokiaren aferarekin batera, gaurkotasun politikoari heldu diogu.

bideoaren irudia
Iñaki Alegria: "Ikusi dugu jakintza arlo guztietan ikerketa euskaraz bizi-bizirik dagoela"

2014-04-01

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendari berria, Iñaki Alegria, elkarrizketatu dugu Gurean Gaur saioan. UEUren egungo egoeraz eta helburuez hitz egin dugu. Aurtengo erronken artean ikasketak on-line euskaraz egiteko apustua nabarmendu du.

bideoaren irudia
Gipuzkoako Aldundiak ikurrina jarriko du Gipuzkoa plazan

2014-04-01

Espainiako banderen afera dela-eta, Auzitegi Gorenak apirilaren 27ra arteko epea ezarri zion Aldundiari Espainiako bandera jar zezan. Horren aurrean, Batzar Nagusietan erabaki zuten Aldundian plaka bat jartzea. Neurri hori nahikoa ez dela iritzita, ikurrina bat jarriko dute aldarrikapen moduan, apirilaren 26an egingo den ekitaldian.

bideoaren irudia
Mikel Laboaren ibilbidea sarituko dute Adarra Sarietan

2014-04-01

Donostiako Udaleko ordezkarien iritziz haren sormena, lana, eta nortasuna bete-betean sartzen dira sari honen "irabazle idealarentzat" zehaztutako ezaugarrietan. Haren ahots bereziak, nortasun propioak, letra sakonek, eta esperimentaziorako zuen joerak "mito" bilakatu dutela nabarmendu dute.

bideoaren irudia
Gure Esku Dago | Martxoak 29

2014-04-01

Ekitaldi berezia eta jendetsua izan zen Bilboko Casillan bizitakoa, martxoaren 29an. Gure Esku Dago ekimenak bere dinamika berria jarri zuen martxan, lehen helmuga ekainaren 8ko giza katean izango duena. Ekitaldian musika, dantza, umorea eta mezua uztartu ziren.