Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Geurera Itzuli, bertako eta garaiko produktuen alde

2013-12-20

Bertako eta sasoiko produktuen kontsumoa berreskuratzeko garaia da, nekazari eta abeltzain gipuzkoarrek hementxe, zure etxe ondoan, modu jasangarrian ekoiztutako elikagaiak. Hori du oinarri Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako “Geurera Itzuli” kanpaina bereziak. Gehiago jakiteko, Aldundira, baserritarrengana eta nekazariengana jo dugu.

bideoaren irudia
Patxi Zabaleta: "Gezur batean oinarritutako kanpaina izan da Nafarroako irakaskuntzako ikerketa"

2013-12-19

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia izan dugu. Nafarroako egoera izan dugu oinarri berarekin, baina Euskal Herri osoari begira ere jarri gara, gaurkotasun politikoari behar bezalako errepasoa emateko.

bideoaren irudia
Maribi Ugarteburu: "Independentismoan bezala, bakean ere PSE eta PP eskutik helduta doaz"

2013-12-19

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Maribi Ugarteburu Sortuko kidea izan dugu. Gaurkotasun politiko eta ekonomikoaren errepasoa egin dugu berarekin, 2013a bukatzear denean.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Kataluniako kontsulta

2013-12-18

Kataluniako kontsulta deialdiaz eta Madrilen martxan segitzen duten makroepaiketez aritu gara, mahai inguruan. Solaskideak: Gotzon Hermosilla, Karmelo Landa, Koldo Bilbao eta Benjamin Atutxa.

bideoaren irudia
Oholtzapea | Amets Arzallus txapeldunarekin

2013-12-18

Bukatu da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta bide batez, bukatu dugu Oholtzapea saioa. Ordea, azken atal mardula osatu dugu Astigarragako Zapiain sagardotegian. Finalaren analisia Joxerra Garziarekin egin dugu, eta Amets Arzallus txapeldunak irribarre batekin erantzun ditu Beñat Zamalloaren galderak.

 

bideoaren irudia
Errekondok Igeldo herri izateko erabakia Aldundiarena dela berretsi du

2013-12-18

Igeldoren desanexioak sortu duen zurrunbiloa argitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazio eta Funtzio Publikoko diputatu Garbiñe Errekondorekin bildu gara. Erabaki honen legezkotasunaren, oposizioak har dezakeen jarreraren eta azken honek izan ditzakeen interesen inguruan hitz egin dugu berarekin.