Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Aitor Olaizola: "Rajoyk autonomia gehiago emanda ere, erabakitzeko eskubidea da EAJren helburua"

2014-09-18

Aitor Olaizola EAJren EBBko kidea izan dugu Gurean Gaur elkarrizketa saioan. Eskoziara begira jarri gara, ezinbestean. Erresuma Batuaren gobernuak egin bezala, Espainiako gobernuak autonomia handiagoa eskainiko balu EAErentzat, zer egingo luke EAJk? erabakitzeko eskubidea helburu eta helmuga dela azpimarratu digute.

bideoaren irudia
Eneko Goia: "Indar abertzale moduan EAJk eta Sortuk minimo batzuk adostea beharrezkoa da”

2014-09-17

Eneko Goia EAJko Donostiako alkategaia izan dugu Esatea Libre saioko elkarrizketen atalean. Eskoziaz eta Kataluniaz aritu gara berarekin hizketan. Baita erronka berriez eta Sorturekiko duten harremanaz ere.

bideoaren irudia
Diadako irudi ederrenak

2014-09-17

Ostegunean Bartzelonan Diadaren egunean izandako irudien erreportajea egin dugu TV3 telebista katearen laguntzaz. 1.800.000 lagun bildu ziren independentziaren aldarria oinarri hartuta V erraldoiean.

bideoaren irudia
Katalunia eta Eskoziari begira

2014-09-17

Esatea Libre saioko solasaldian Katalunia eta Eskoziak bizi duten egoera izan dugu aztergai Kattalin Miner, Jon Olano, Aitor Azurki eta Oihana Etxebarrieta kazetariekin.

bideoaren irudia
Bai&by, euskara eta ingelesa erraz ikasteko sistema

2014-09-17

Edozein tokitatik eta nahi duzun momentuan, euskara nahiz ingelesa ikasteko online ikastaroak eta aurrez aurreko ikastaroak eskaintzen ditu Bai&By-k. Bilbo, Donostia, Getxo, Gasteiz, Iruñea eta Madrilen dituzte egoitzak.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Katalunia eta Eskozia protagonistak

2014-09-17

Katalunia eta Eskoziara begira jarri gara Esatean Libren. Elkarrizketen atalean Eneko Goia EAJko Donostiako alkategaia izan dugu gurekin. Solasaldian Kattalin Miner, Jon Olano, Aitor Azurki eta Oihana Etxebarrieta kazetariekin aztertu ditugu bi lurraldeetako egoerak. Eta saioa Diadako irudi ederrenekin amaitu dugu.