Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Irrien Lagunak Klubak Irrizale sariak banatu ditu

2014-02-20

Irrien Lagunak Kluba duela hiru urte sortu zen Euskal Herria mailan haurren aisialdi gabeziaren aurrean. Urte hauetan asko garatu da proiektua eta egun Joxe Mari Agirretxek kluba pailazoak baino gehiago dela esan du. Aurrerantzean ere, erakunde eta udaletxeekin elkarlanean jarraitzeko beharra dagoela azpimarratu dute.

bideoaren irudia
EAJk eta PSE-EEk bat egin dute autogobernuaren inguruko lantaldea eratzeko

2014-02-20

EAJk eta PSE-EEk bat egingo dute Eusko Legebiltzarrean autogobernuaren inguruko lantaldea eratzeko. EAJk azken unean erabaki du EH Bildurekin adostuta zeukan testua albo batera utzi eta beste proposamen bat hitzartzea sozialistekin. Pernardo Barrenak gogor kritikatu du EAJren azken uneko aldaketa hori. Adierazi duenez, ez da inondik ere ulertzen EAJk erabakitzeko eskubidearen kontrako posizioa agertu duen alderdi politiko batekin akordioa egitea EH Bildurekin akordioa apurtzen duen bitartean.

 

bideoaren irudia
Atik Zra | Azken denboralea aztertu dugu

2014-02-20

D hizkia hautatu dugu, denboraleari erreferentzia eginez. Negua hasi zenetik hamaika alerta izan ditugu Euskal Herrian. Haize bolada bortitzek, eta batez ere, olatu ikaragarriek astindu dute gure kostaldea. Denboralearen kalteak ere nabariak izan dira. Bermeo, Donostia eta Urola Kostako zonaldean txikizioak eragin ditu itsasoak. Horri buruz hitz egin dugu mahai inguruan, Idurre Bideguren (Bermeoko alkatea), Joseba Egaña (Euskalmet-eko meteorologoa) eta Elisa Sainz Murieta (BC3ko ikerlaria).

bideoaren irudia
25 urte bete dira lehenengo intsumisoak agertu zirenetik

2014-02-20

Gaur  25 urte bete dira nahitaezko soldauska aurrean planto egin zuten lehen intsumisoak aurkeztu zirenetik. Milaka izan ziren haien bidea jarraitu zutenak, bai plazara, bai auzitegietara baita espetxeetara ere. Auzitegi zibil, auzitegi militar, gaitasungabetze zein espetxeek ezin izan zuten intsumisioa geldiarazi. Haien desobedientziaren ondorioak onartzerakoan, intsumisoek bere aldarrikapenez jositako bozgorailu bat piztu zuten.

bideoaren irudia
Aurrerapauso gutxi ikusi dituzte Bizkaiko etxeko langileek

2014-02-19

Bizkaiko Etxeko Langileen elkarteak aurreko urteko txostena plazaratu berri du eta aurrerapauso gutxi ikusi dituzte langileen egoeran. Elkarteak azaldu duenez etxean bizi diren %77ak 60 ordu baino gehiago lan egiten dute, gehiengoak zaintza lanak egiten ditzutelako. 24 orduz atsedenik gabe lan egiten dute. Bestetik, etxean bizi ez direnen artean, %8,65ek kobratzen dute gutxieneko soldatatik behera, egindako ikerketaren arabera, lan egiten duten etxean bizi diren langileen artean 654 eurokoa zen soldata txikiena.

bideoaren irudia
UGT, CCOO eta USO sindikatuek martxoaren 2rako manifestazioa deitu dute

2014-02-19

UGT, CCOO eta USO sindikatuek martxoaren 2rako manifestazio deialdia egin dute Bilbon burutuko den Foro ekonomikoaren kontra. Martxoaren 3 eta 4ean nazioarteko ekonomia esparruko goi-mailako hainbat pertsona ezagun izango dira Bilbon. Besteak beste, Christine Lagarde NDFko zuzendari kudeatzailea, Angel Gurría ELGAko idazkaria eta baita Europako hainbat komisario ere. Sindikatuen arabera hauek dira bizi dugun egoeraren erantzule.

 

Gaurko programazioa

Goizez

04:30 ORAIN BERTAN
08:30 NAIZ YOGA
09:00 ZUMBA NAIZ
09:30 GAKOAK
10:00 Kiliklon
10:15 ZUK ZEUK EGIN
10:30 Pandoraren kutxa
11:00 Gurean gaur
11:30 NAFARROA GAUR BILDUMA
12:00 ELKARRIZKETA
12:30 GAKOAK
13:00 Marakana txikia
14:00 Km0 errezetak

Arratsaldez

14:15 EUGENIREN TXOKOA: AMAIA RUIZ DE GALARRETA
14:30 Gurean gaur
15:00 TTAP ELKARRIZKETA: MIKEL AYESTARAN
15:30 11 LEHIO: ASTEASU-ORIO
16:30 Gurean gaur
17:00 NAFARROA GAUR BILDUMA 01
17:30 Marakana txikia
18:30 Gurean gaur
19:00 ELKARRIZKETA
19:30 Gurean gaur
20:00 ELKARRIZKETA
20:30 Gurean gaur

Gauez

21:00 ELKARRIZKETA
21:30 GAKOAK
22:00 Kolpez Kolpe
23:00 ELKARRIZKETA
23:30 GAKOAK
00:00 Kolpez Kolpe
bannerra

bannerra