Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Aldaketa politikoa behartzeko helburuarekin jardungo du LABek

2014-01-23

LAB sindikatuak urteroko delegatuen batzar nazionala burutu gaur Donostiako Atano III pilotalekuan. 2014rako erronka eta iniziatibak eztabaidatu dituzte batzarrean. Mugarri berriak jartzeko lan egiteko beharra azpimarratu du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Egoera ekonomiko eta sozialean aldaketak ekarriko dituen erabakiak behartzeko jardungo dutela adierazi du.

bideoaren irudia
Iñaki Errazkin:"Gauzak ongi egiten badira erraustegiak ez du atzera bueltarik"

2014-01-23

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Gipuzkoako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen diputatu Iñaki Errazkin izan dugu. Hondakinen aferaz hitz egin dugu berarekin. Zabortegien etorkizuna eta erraustegia izan ditugu hizpide, besteak beste.

bideoaren irudia
Opor fiskalengatik 50 milioi euroko isuna proposatu du EBko abokatuak

2014-01-23

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu Eleanor Sharpstonek gaur jakinarazi du zein isun proposatuko duen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioentzat, opor fiskalak emateagatik: 50 milioi euro. Proposamen hori ez da bete beharrekoa, baina auzitegiak gehienetan hartzen du aintzat abokatuaren eskaera.

bideoaren irudia
Eroski absolbitzeko eskatu du fiskaltzak

2014-01-22

Eroskiko ekarpenen kaltetuek salatu dute legala izanda ere, engainagarria izan zela. Hala baieztatu dute gaur Bilbon, fiskaltzak Eroskiren absoluzioa eskatu duen egun berean eta BBVari diru itzultzeko eskatu zaion egun berean.

bideoaren irudia
Bizkaiko sagardo denboraldiari hasiera eman dio Alex Txikon mendizaleak

2014-01-22

Bizkaiko Sagardogile Elkartea osatzen duten 10 upategiek txotxa irekitzeko ekitaldia ospatu dute gaur Zornotzako Uxarte sagardotegian. Guztira 150.000 litro ekoiztu dituzte, guztiak Bizkaiko sagarrarekin. Aurtengo sagardoa errez edatekoa da, kolore hori bizikoa eta mingoztasun puntu bat duena.

bideoaren irudia
Larunbatean Bertso Eguna izango da Donostian

2014-01-22

Bertso Egunak berrogeita bosgarren edizioa ospatuko du datorren larunbatean Donostian. Ohi bezala, egun osoko ekitaldia antolatu dute Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Aurten, Azalera lelopean, generoa izango da Bertso Egunaren gain nagusia.

 

Gaurko programazioa

Goizez

04:30 ORAIN BERTAN
08:30 Pandoraren kutxa
09:30 Txapela buruan
10:00 Km0 errezetak
10:30 BIZI MUSIKA
11:30 HIRI BARATZEA
11:54 RAF TOKI 30
12:00 11 LEIHO: ORIO-ASTEASU
13:00 Etxeko Sessions
14:00 ASTEKO KRONIKA

Arratsaldez

14:30 ORAIN BERTAN
15:00 Km0 errezetak
15:30 Musika Zuzenean
16:00 Kolpez Kolpe
17:30 Hezurren memoria
18:30 Lotsagabe
19:00 BIZI MUSIKA
20:00 ORAIN BERTAN
20:30 ASTEKO KRONIKA

Gauez

bannerra

bannerra