Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Berbaguneak askotariko euskal hiztunak bildu ditu

2016-12-14

Berbagunearen bosgarren edizioan, era guztietako euskal hiztunak izan ziren. Euskara kalera atera eta eguneroko bizimoduan erabiltzeko helburuarekin antolatzen du ekimena Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko euskaltegien sarearekin batera. 

bideoaren irudia
Gorka Urtaran: "Gasteiz Antzokia egitasmoarekin euskararen erabilera sustatu nahi dugu"

2016-12-14

Gurean Gaur saioan, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea izan dugu. Euskararen ezagutza hazi arren erabilera sustatzeko neurriak duten garrantzia nabarmendu du Urtaranek. Aurrekontu egitasmoa eskuartean elkarbizitza, ongizatea, garraiobide jasangarriak eta hiriaren modernizazioa aipatu ditu Gasteizen erronkatzat. Bide horretan, alderdi, erakunde eta hirien arteko lankidetzaren aldeko apostu sendoa egin du Gasteizko alkateak.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Katalunia, "Kalera, kalera" eta Donostiako Protokoloa

2016-12-13

Erreferenduma prestatzen hasi eta aurrekontuak negoziatzekoak dira kataluniarrak; bestalde, Espainiako Gobernuak "Operación diálogo" delakoarekin darrai, eta atxiloketak egin dituzte CUPen inguruan. Horrez gain, "Kalera, kalera" ekimena eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa ere izan ditugu hizpide Iraia Oiarzabal (Gara), Jon Ordoñez (Berria) eta Gari Garaialderekin (Bostok Photo).

bideoaren irudia
"Euskal presorik dagoen bitartean ezin esan askatasunik eta bakerik dagoenik"

2016-12-13

Gurean Gaur saioan, Oihana Garmendia eta Jokin Urainekin izan gara "Kalera, Kalera!" ekimena oinarri hartuta. Dozenaka euskal preso eta iheslari ohik Usurbilgo enparantza historikoak ezarri dute "Kalera gunea", euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko aldarriaren gune bilakatu dena.

bideoaren irudia
Harrobia | Caparros efektua eman da?

2016-12-12

Gure futbol taldeen emaitzen analisia egin dugu. Bereziki, Joaquin Caparros entrenatzailearen efektuaz aritu gara. Nolakoa izan da Osasunara iritsi zenetik? Ane Urkiri eta Garazi Muniainekin hitz egin dugu. Era berean, Realaren garaipena, Athleticen zein Osasunaren porrota, Eibar eta Alavesen arteko berdinketa eta nesken emaitzak izan ditugu hizpide.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / HIESa denon ardura da

2016-12-12

Gurean oraindik ere aurreiritziz betetako tabua da HIESa. 30 urte beteko ditu Nafarroako HIESAren kontrako batzordeak eta badute zer ospatu baina batez zer borrokatu. Batzordeko kidea den Luziarekin HIESAren egungo beharretaz jardun dugu. Bestetik,elikadura makrobiotikoaren oinarriak ezagutu eta sendabelarren jatorriaz aritu gara.