Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
ArteKale DA! Abenduaren 3ko kultura menua

2016-12-03

Durangoko Azokaren bigarren egunean, Hesian eta Kokein musika taldeak, Ruper Ordorika, Mikel Inunziaga, eta Beñat Gaztelumendik zuzendutako "Mundu bat ahoz aho" dokumentala izan ditugu hizpide.

bideoaren irudia
Ertzak | Euskaldun nahi zaitut

2016-12-03

Euskaraz ez dakien norbaitekin gaztelerara salto ez egitea errespetu falta al da? Nola erakarri oraindik euskaldundu ez diren horiek? Galdera horien inguruan eta euskararen egungo egoeraz aritu gara Lorea Agirre (Jakin) eta Estitxu Eizagirrerekin (Argia).

bideoaren irudia
Euskararen egunean Bilboko Udalak Ken Zazpi musika taldea omendu du

2016-12-03

Bilboko Udalak euskararen nazioarteko egunean Ken Zazpi musika taldea omendu du musikaren arloan eta euskara gazteen artean zabaltzen egin duen lanagatik.

bideoaren irudia
Abenduak 3, Euskararen Eguna

2016-12-03

Hamaika Telebistan euskara dugu oinarri, urteko egun guztietan. Horren lagin bat ere prestatu dugu abenduaren 3rako, Euskararen Egunerako. Euskal Herriko hainbat ekitaldi berezi jasotzearekin batera, gure programazioan euskararen gaiari heldu diogu modu berezituan, eta horren bilduma da osatu duguna.

bideoaren irudia
Kike Amonarriz: "Etxe handi bat bihurtu zait Euskal Herria"

2016-12-02

Gure protagonistaren bizitza beste bat litzateke txisterik gabe. Euskararen militantziatik heldu zen telebistara eta etxe handi bat bihurtu da Euskal Herria beretzat. Ahul ikusten ditu euskarazko hedabideak, eta errebindikaziotik erabilerara pasatzeko ordua dela uste du. Hurbilean, Kike Amonarriz.

bideoaren irudia
Josu Bergara bakarlariarekin izan gara

2016-12-03

Eako musikaria "Kanta Txikien Indarra" diskarekin dator. Zuzeneko lanak arrakasta handia izan du bere zaleen artean. Gainera, Taupaka elkarteak sortzaileentzat antolatutako ekimen baten inguruan ere hitz egin digu.