Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna oinarri hartuta gaia mahai gainean jarri dugu eta Gure Esku Dagok eginiko bide orriari begira jarri gara. Horretarako, gurekin izan ditugu Jurdan Arretxe, Ion Telleria, Markel Ormazabal eta Josetxo Arrieta.
Elkarrizketaren tartean "Abian" prozesua aztertu dugu ezker abertzaleko bi kiderekin. Horrez gain, mahai-inguruan Gure Esku Dagok eginiko bide orriari begira jarri gara, eta Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna oinarri hartuta gaiaz sakon hitz egin dugu. Horretarako, gurekin izan ditugu Jurdan Arretxe, Ion Telleria, Markel Ormazabal eta Josetxo Arrieta.
40 urte bete dira aurten Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuela. Tinko mantentzen dira Saharako herritarrak, baino gatazka politikoren erdian sakabanatuta daude. Nola baldintzatzen du horrek beraien borroka? Nola bizi dugu hori Euskal Herritik? Galdera horiek eta beste hainbeste erantzun dizkigute Garazi Hach Embarek, Jon Iñarritu, Jone Berriozabal eta Juan Karlos Izagirrek.
Donostiako Udalak 70 eragilerekin batera egitarau oparoa antolatu du Euskararen Nazioarteko Egunaren dela eta. Auzo guztietan zehar ekintza ugari izango dira bi aste hauetan zehar. Euskara ikasleen alegina aitortzeko asmoz, "Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik" leloa jarri diote aurtengo ekimenari. Abenduaren 3an bertan, mintzodromoak egingo dira San Telmo Museoan eta hainbat auzoetan. Gainera, aurten, lehenengoz, festa giroan, ibilbide girotua eta luntxa ere izango dira iluntzean. Informazio guztia www.euskaraz.net atarian topatuko duzue.
Gurean Gaur elkarrizketa saioan, “Bizilagunak” ekimenaren inguruan hitz egin dugu Anaitze Agirre Larreta, SOS Arrazakeriako kidearekin. Antolatzen duten laugarren urtea da eta ekimenaren nondik norakoez eta aurtengo arrakastaz aritu zaigu hizketan.
Realeko neskek Levante hartu zuten mendean (4-0) eta Oiartzunek hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituen Granadillarekin kontra (2-0). Gipuzkoako bi taldeen emaitzak aztertu ditugu.