Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Joseba Asironek hauteskundeen emaitzak aztertu ditu

2019-05-28
Joseba Asiron alkateak maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean irekitako eskenatokiaren balorazioa egin du. Asironek alkatetzan jarraitzeko EH Bilduren prestutasuna nabarmendu du eta PSNri gogorarazi nahi izan dio bere boto emaileek ez zutela eskuin atzerakoia hautatu Maite Esporrinen papera hautestontzietan sartzerakoan.
bideoa prestatzen
Patxi Zabaletak hauteskundeen osteko eskenatokia aztertu du

2019-05-28
Patxi Zabaletak hauteskundeen emaitzen analisia egin du Hamaika Telebistarentzat. Zabaletak negoziaziorako esparruak aztertu ditu eta PSNren ibilbidearen errepasoa egin du. HBrekin alkategai eta Aralar eta Nafarroa Bairekin parlamentari izandakoak zalantzan jarri du sozialisten fidagarritasuna eta esker abertzaleari ausardia eskatu dio negoziazioetan gobernuko giltza izan dadin eta Nafarroako Gobernuan presentzia eskatu dezan.
bideoa prestatzen
LABek segurtasun falta salatu du Barakaldoko Bide-Onera plazako obretan

2019-05-28
LAB Sindikatuak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Bide-Onera plazan bertan egiten ari den obrako segurtasun falta salatzeko. Sindikatuak azaldu duenez, auzokide baten bideo bati esker jakin dute lanetan ez direla segurtasunez lan egiteko baldintzak betetzen eta lan ikuskaritzan eta Osalanen aurrean salaketa jarri dute.
bideoa prestatzen
Ganbera orkestrak, otxoteak, abesbatzak eta metalak, Aita Donostia aste musikalean

2019-05-28
Bost kontzertuz osatutako programa izango du aurtengo Aita Donostia Aste Musikalak. Ekainaren 2an hasi eta 8ra bitartean, musikaz beteko dute Donostiako kaputxinoen eliza bertako eta atzerriko hainbat musikari, talde eta abesbatzak. Kontzertu denak Donostiako kaputxinoen Eleizan egingo dira, arratsaldeko 20:30etan hasita.
bideoa prestatzen
Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du azken hilabeteko lan-istripuak salatzeko

2019-05-28
Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean, gehiengo sindikalak agerraldi bateratua egin du gaur goizean. Azken hilabetean izandako lan-istripuak ardatz, Jaurlaritzari langileen segurtasuna lehen lerrora ekartzea eskatu diote. Hainbat salaketa plazaratu dituzte, tartean, eskulan merkeak eta prekarietateak dakartzaten ondorio latzak, askotan hildakoak eragiten dituztela. Azken hilabetean 5 hildako egon dira lanean zihardutela. Sindikatuen bozeramaileek garraiolarien egoera bereziki larria dela adierazi dute, azken hilabetean 4 hildako izanik. Bestalde, UGT sindikatuak agerraldi propioa egin du arrazoi berdinarengatik, Bilbon duen egoitzan.
bideoa prestatzen
EAJ-ren hegemonia, EH Bilduren gorakada eta Nafarroako egoera aztergai

2019-05-27
Ainhoa Etxaide, Asier Blas eta Ion Ansarekin batera, Oihan Larrañaga lankidearen gidaritzapean, maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako parlamentuko hauteskundeek eman dutena aztergai. Saio berezia Hamaika Telebistan.