Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Porrot egin du estatu kolpe saiakerak Venezuelan, Maduroren Gobernuaren arabera

2019-04-30
Venezuelan, estatu kolpe saiakera bati aurre egiten ari da Nicolas Maduroren gobernua. Goizeko lehen orduan, bere burua herrialdeko presidente izendatu duen Juan Guaidorekin bat egin duten hainbat militar Leopoldo Lopezen etxera joan dira, oposizioko kidea betetzen ari zen etxeko atxiloalditik ateratzera. Handik gutxira, La Carlota base militarraren inguruetan azaldu dira biak, eurekin bat egin duten militarerkin batera.
bideoa prestatzen
Maria Solana eta NUPeko hauteskundeak

2019-04-30
Gaurkoan, Maria Solanak balorazioa egingo du legealdiaz, NUPen hauteskundeak aztertuko ditugu Roldan Jimenorekin, Maiatza Rock festibaleko kartela eta Katalina de Foix erregina.
bideoa prestatzen
Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko uertekaria aurketu du

2019-04-30
Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu dute Koldo Mitxelena kulturunean. Urtekariak “premiazkoak” diren hainbat eztabaidagai eta horiek ahalbidetzeko azterketak biltzen dituela adierazi du Libe Mimenzak euskal hedabideen betategiko koordinatzaileak. Hogeita hiru egileren hamahiru lan jasotzen ditu urtekariak. Esaterako, Igor Astibiak, kazetaritzaren aurkako erasoez hitz egiteaz gain, komunikazioaren esparruan gailendu diren joera orokorrak ere aztertu ditu. Ttap aldizkaria bezalako komunikabide berrien estrategiez ere mintzo da Jone Guenetxea. Bestetik, euskaraldiak euskal komunikabidetan izan duen presentzia aztertu dute. Horrez gain, bi lanek euskal hedabideak aztertu dituzte genero ikuspuntutik, alde batetik, emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan eta bestetik, emakumeen presentzia eta ahotsa tokiko euskal prentsaren iritzi-foroetan. Interneteren gaia ere jorratu dute eta hamaika eta hamabigarren lanek hartzailearengan jartzen dute arreta. 2015tik gaur egune arteko urtekari guztiak osorik irakur daitezke behategia.eus webgunean.
bideoa prestatzen
Euskal Eskola Publikoaren 28.jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte

2019-04-30
Euskal Eskola Publikoaren 28.Jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Oneka Oliverik jarri dizkio hitzak abestiari eta Yon Figueroak musika. Abeslariak Yon Figueroa eta Estitxu Pinatxo izan dira eta musika zuzendaritzan Arkaitz Miner aritu da koordinazio lanetan beste hainbat musikarirekin batera . Bideoklipa berriz, Gotzon Santaolayak zuzendu du. Oreretan grabatu dute eta herriko kaleez gain, Papresako teilatuan grabatu dituzte irudi batzuk. Gotzonek azpimarratu du Oarsoaldeako eskola publikoaren komunitateko kide ugariren elkar lana izan dela bideoklipa. Beraz ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute Oreretan “Makina bat taupada lelopean”. Baina jaiaren jarduerak ez dira egun batean mugatzen eta urte osoko egitaraua dute. Informazio gehiago www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus webgunean ikusgai.
bideoa prestatzen
Salgai daude dagoeneko Gararen espolioaren aurkako jaialdirako sarrera berriak

2019-04-30
Gaur jarri dira salgai Gararen espolioaren aurkako jaialdirako sarrera berriak. Belodromorako sarrera guztiak 20 minututan agortu ondoren, jaialdia Ilunbera pasa eta are sarrera gehiago jarri dituzte salgai gaurkoan. Iadanik hogei urte dira Gara egunkaria sortu zela Eginek utzitako hutsunea betetzeko. Baina, hasi zenetik, auzitegiek zama astun bat egotzi zioten egunkariari. Izan ere, jatorriz Egin-ena zen zorragatik 4,7 milioi euro ordaintzera behartu zuten auzitegi espainairrek Gara egunkaria. Zorra ordaindu behar izatea kolpe latza ari da izaten egunkariarentzat, eta, hori dela eta, babesa eskatu diete erakundeei eta laguntza gizarteari. Testuinguru horretan kokatzen da Ekainaren 9rako Donostian antolatutako musika jaialdia.
bideoa prestatzen
Maria Solanak Nafarroa Gaur saiorako aztertu du legealdia

2019-04-30
Etxe honetako Nafarroa Gaur saiorako legealdiaren errepasoa burutu du Maria Solanak. Legealdia amaitu aurretik egindako elkarrizketan, Nafarroako Gobernuko eledunak laukoaren ibilbidea eta bere ibilbide pertsonala aztertu zuen.
 

Gaurko programazioa

Goizez

04:30 ORAIN BERTAN
07:30 NAIZ YOGA
08:00 ZUMBA NAIZ
08:30 NAIZ YOGA
09:00 ZUMBA NAIZ
09:30 Pandoraren kutxa
10:00 Kiliklon
10:20 ZUK ZEUK EGIN
10:30 Pandoraren kutxa
11:00 11 LEHIO: GABIRIA-O?ATI
12:00 HIRI BARATZEA
12:30 Lotsagabe
13:00 AJOARRIERO
13:30 Musika Zuzenean
14:00 Km0 errezetak

Arratsaldez

14:30 Hezurren memoria
15:15 KLIK BATEAN
15:30 11 LEHIO: GABIRIA-O?ATI
16:30 Musika Zuzenean
17:00 BIZI MUSIKA
17:30 Pandoraren kutxa
18:00 MUSIKARIAK IKASTETXEETAN: PANTXIX BIDART
18:20 DAPA - Xanti Agirrezabala
18:30 Euskaltzale
19:20 KLIK BATEAN
19:30 Km0 errezetak
20:00 Hezurren memoria

Gauez

20:45 HITZ BITAN
21:00 Bueltaka
21:30 MUSIKA ZUZENEAN 92
22:00 Hezurren memoria
22:45 DOKA BERTSO SAIOA
23:30 Bueltaka
bannerra

bannerra