Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Inaxio Oiartzabal: "Konponbiderako bidean lehen urratsa giza eskubideen errespetua da"

2016-01-07

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Inaxio Oiartzabal Sare mugimenduko kidea izan dugu. Bihar, urtarrilak 9, "Mugi daitezen harriak" lemapean manifestazioak deitu dituzte Bilbo eta Baionarako. Mobilizazio egun hau azkena izatea espero dutela azpimarratu digu Oiartzabalek.

bideoaren irudia
"Mugi daitezen harriak" jarraipen berezia, urtarrilaren 9an!

2016-01-07

Sare mugimenduak antolaturiko Bilbo eta Baionako manifestazioen jarraipen berezia egingo dugu, larunbat honetan. 17:00etatik aurrera Bilboko zuzeneko irudiak eskaini eta 22:00etan programa berezia egingo dugu.

bideoaren irudia
Gerra Zibila Maruri-Jataben

2016-01-01

Gerra Zibila gertutik bizi izan zuten Maruri-Jatabeko herritarrekin egon gara. Gerra hasi zenean askok euren etxeak atzean utzi behar izan zituzten, bonbardaketak nagusi zirelako euren herrian, euren baserrietan bertan. Etxetik urrun, gerran murgilduta, ikusi, entzun eta bizi zutena gurekin konpartitu dute. Gerra bukatuta etxera bueltatu ziren eta han aurkitutakoaren berri ere eman digute.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

2015-12-26

Bat Batean saioan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalarekin emango diogu amaiera urteari. Pasa den asteburuan Beñat Gaztelumendik eraman zuen txapela. Lau orduz aritu ziren finalistak jendez betetako Illunbeko zezen plazan bertsotan. Saio honetan, arratsaldeak utzitako unerik hoberenak bildu ditugu.

bideoaren irudia
Gabonetan familian gozatzeko aukera Azkuna Zentroan

2015-12-24

"Gabonak Arte" ekimena izango dugu laugarren urtez Bilboko Azkuna Zentroan. Aisialdirako aukera zabala izango dute haur eta gurasoek. Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2 eta 3an, goiz eta arratsaldez, jarduera ezberdinak izango dira bertan. Hurbildu eta parte hartzeko aukera paregabea.

bideoaren irudia
Felix Arrieta: "Balizkoago ikusten dut ezkerreko gobernu bat hauteskunde aurrerapena baino"

2015-12-23

Lehen hausnarketa Felix Arrieta politologoari eskatu diogu. Abenduaren 20ko hauteskundeek zalantza asko sortu dituzte Espainiako gobernu osaketa berriari begira. 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen inguruan ere galdegin diogu, Espainiakoen eragina zenbaterainokoa izan daitekeen jakiteko.