Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Skapa | Umorea kalean eta Aresti gogoan

2015-05-21

Leioako Umore Azokan, arte eszenikoen erakusleihoan, guztira 17 euskal konpainiek parte hartuko dugu. Horietako 12 taldek obra berria aurkeztuko dute. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe da gure eskaintza: 50 urte bete berri dira Gabriel Arestiren "Harri eta Herri" poema liburua argitaratu zenetik eta bere omenezko zikloa egingo dute Bilbon; Balmasedan "Artekale" erakusketa topatuko duzue; Maiatzaren 31n Ibilaldia ospatuko da Bizkaiko hiriburuan; Basaurin euskal astean buru belarri sartuta daude; eta MAX sarietan saritutakoak ezagutuko ditugu.

bideoaren irudia
Ertzak | Gure Eskubide Sozialen Karta

2015-05-21

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idazteko prozesua 2013an hasi zen. Eredu ekonomiko eta sozial berri bat lortzeko bidean, herritarren partaidetza oinarri izan duen prozesu baten prozesu baten emaitza izango da. Hego Euskal Herriko 127 herrietako 147 eragile, talde eta 1.200 pertsona inguru aritu dira lanean. Zergatik da beharrezkoa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta? Zertarako? Gauzak beste era batean eta modu eraginkorrean egin daitezke? Alternatiba posible da? Galdera horiei erantzuteko bi gonbidatu izan ditugu programan: Edurne Larrañaga eta Ana Perez, Eskubide Sozialen Karta bideratu duten lan taldeko kideak.

bideoaren irudia
Xabier Olano: "EAJ itsututa ikusten dut berriro ere gobernua konkistatu nahi duelako"

2015-05-20

Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia elkarrizketatu dugu aste honetan Esatea Libre saioan. Emaitza onak espero ditu EH Bilduk Gipuzkoako hauteskundeetan, "badirudi lehenengo indarra izango garela ziur, eta badirudi diferentzia dezente izango dugula bigarrenarekiko".

bideoaren irudia
Nafarroan, aldaketarako prest

2015-05-20

Aldaketarako nahia dago Nafarroan? Zein dira alternatibak? Eta bakoitzak zein proposamen egiten du? Laura Perez (Ahal dugu), Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Manu Aierdirekin (Geroa Bai) izan gara. Euskararen egoeraz, erabakitze eskubideaz, AHTaz, egoera ekonomikoaz eta itunez galdetu diegu, besteak beste.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Xabier Olano, Nafarroa eta herri harresia protagonistak

2015-05-20

Aste honetan Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia elkarrizketatu dugu. Nafarroan aldaketa nahi duten alderdietako ordezkariekin ere izan gara. Eta amaitzeko herri harresian gertatutakoa aztertu dugu Jon Olano, Axier Lopez eta Oihana Etxebarrietarekin.

bideoaren irudia
Gasteizko herri harresiari begira

2015-05-20

Gasteizko herri harresian ikusitako irudiak aztertu ditugu aste honetako solasaldian. Gurekin izan ditugu Axier Lopez (Argiako kazetaria), Oihana Etxebarrieta (Bilgune Feministako kidea) eta Jon Olano (Berriako kazetaria). Nolakoa izan zen herritarren jarrera? Eta Ertzaintzarena? 40 gazteen absoluzioaren ostean 28tik 7 zigortzeaz zein analisi egiten dute?