Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
#GasteizResist Maiatzak 18, laburpena

2015-05-19

Ibon Esteban, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles babestu zituen herri harresiak 3 orduz. Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza laranja kolorez eta peluka koloredunez alaitu zuten atzokoan herritarrek. Hiru orduen jarraipen bideoa sarean dugu jada, baina laburpena ere egin dugu.

bideoaren irudia
#ResistGasteiz Maiatzaren 18ko herri harresia

2015-05-18

Ertzainak gogor jo du herri harresiaren kontra, eta 60 lagun inguru zauritu ditu bertan. AskeGunetik zoriondu egin dituzte herri harresian parte hartu duten herritarrak, baina, salbuespen egoerekin "nazkatuta" daudela nabarmendu dute. Lau orduren buruan atxilotu dituzte Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban.

bideoaren irudia
#ResistGasteiz Igarki Robles eta Ibon Esteban gazteen atxiloketa unea

2015-05-18

Igarki Robles eta Ibon Esteban gazteak atxilotu dituzten unea. Ertzaintzak oso gogor atera ditu atzo arratsaldeaz geroztik Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu duten gazteak.

bideoaren irudia
#ResistGasteiz Aiala Zaldibarren atxiloketa unea

2015-05-18

Aiala Zaldibar gaztea atxilotze unea. Ertzaintzak oso gogor atera ditu atzo arratsaldeaz geroztik Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu duten gazteak.

bideoaren irudia
#ResistGasteiz Irati Tobarrekin hitz egin dugu

2015-05-17

Gasteizko AskeGunearen jarraipen bereziaren baitan, Irati Tobar gaztearekin hitz egiteko aukera izan dugu.

bideoaren irudia
#ResistGasteiz Txerra Bolinagari elkarrizketa

2015-05-17

Gasteizko AskeGunearen jarraipen bereziaren baitan, Txerra Bolinaga Eleak Mugimenduko bozeramailearekin hitz egiteko aukera izan dugu, zuzenean. Hona hemen, egin diogun elkarrizketa.