Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
"Arrasate 1936": Emakumea, gerra eta errepresioa

2015-05-08

Urte askoan isilik egon diren emakumeen ahotsak plazaratu eta omendu nahi ditu "Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa" dokumentalak. "Eurek, dena galdu zuten noizbait, ausartak izan ziren, pentsa ezineko baldintzetan goiari eutsi eta elkartasun sareak eraiki zituzten. Gerrak ametsak, eskubideak, umeak eta familiak lapurtu zizkien… Eta errepresio giro bortitzenean ere, maitatu, borrokari, eutsi… Eta berriro bizitzari ekin zioten." Horrela definitu dute egileek ikusgai dugun lana.
 

bideoaren irudia
Hauteskundeak | Gipuzkoako eztabaida

2015-05-08

Maiatzaren 24an Udal eta Foru Hauteskundeak izango ditugu Hego Euskal Herrian. Gipuzkoako Foru Aldundiari begira, aurkeztuko diren lau alderdiren ordezkariak izan ditugu mahai-inguruan: Xabier Olano (EH Bildu), Denis Itxaso (PSE-EE), Pello Atxukarro (PP) eta Josetxo Arrieta (Podemos-Ahal Dugu).

bideoaren irudia
Ertzak | Behi esnearen egoera Euskal Herrian

2015-05-08

Apirilaren 1ean esne kuotaren sistema desagertu zen. Horrela, azken 31 urtetan indarrean egon den kuota bertan behera geratu da. Herrialde bakoitza ez du dagoeneko gehiegizko ekoizpen mugarik. Abeltzainek nahi adina ekoiztu dezakete. Datozen bost urteetan, ekoizpena %20a handitzeko prest da Ingalaterra eta produkzioa bikoizteko asmoa ere iragarri dute beste herrialde batzuk. Esportatzeko gaitasunik ez eta inportazioei aurre egiteko zailtasunek panorama beltz ikusten dute euskal baserritarrek. Kuoten desagertzeak ekar ditzakeen ondorioen zain, gaur egungo egoera zaila dela diote nekazariek. Lehendik ere larria den egoera are gehiago okertzearen beldur dira baserritarrak. Kanpotik etor datorrena kotsumitzeko prest gaude? Horri buruz aritu gara bi aditurekin: Xabier Arriaga baserritarra eta EHNE sindikatuko kidea eta Iker Leiva Bizkaia Esnea kooperatibako kidea.

bideoaren irudia
Hauteskundeak | Gipuzkoa: laburpena

2015-05-08

Maiatzaren 24an Udal eta Foru Hauteskundeak izango ditugu Hego Euskal Herrian. Gipuzkoako Foru Aldundiari begira, aurkeztuko diren lau alderdiren ordezkariak izan ditugu mahai-inguruan: Xabier Olano (EH Bildu), Denis Itxaso (PSE-EE), Pello Atxukarro (PP) eta Josetxo Arrieta (Podemos-Ahal Dugu). Hauxe duzue laburpena.

bideoaren irudia
"Sold Out" da poligrafo bakarra

2015-05-07

21 urte beteko ditu aurten Berri Txarrak taldeak musika munduan, tarte horretan 8 lan argitaratu ditu eta dokumetal bat egin du. Munduko hanbait txokotan kontzertuak eskaini dituzue, bira luzeak, kontzertu handiak, kontzertu txikiagoak... Mundu zabalean izan dira baina baita etxean ere. Kanpoan izan ditugu egun hauetan baina asteburuan Bilbora bueltatuko dira. Gorka Albizurekin hitz egiteko aukera izan dugu.

bideoaren irudia
Skapa | "@xik ikastol@" lemapean danok Senperera!

2015-05-07

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Berri Txarrak taldeak Bilbon aurkeztuko du asteburu honetan bere azken lana. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe da gure eskaintza:  Herri Urrats Senperen gauzatuko da, Balmasedan berriz Erdi Aroko azoka izango duzue, Arrigorriagak Nazioarteko Clown eta Pailazoen jaialdia hartuko du, Santutxun bertso saioa topatuko duzue, Biboko kaleetan magia izango da nagusi eta Donostian Literaktum jaialdia gauzatuko da.