Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Esatea Libre | Xabier Olano, Nafarroa eta herri harresia protagonistak

2015-05-20

Aste honetan Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia elkarrizketatu dugu. Nafarroan aldaketa nahi duten alderdietako ordezkariekin ere izan gara. Eta amaitzeko herri harresian gertatutakoa aztertu dugu Jon Olano, Axier Lopez eta Oihana Etxebarrietarekin.

bideoaren irudia
Gasteizko herri harresiari begira

2015-05-20

Gasteizko herri harresian ikusitako irudiak aztertu ditugu aste honetako solasaldian. Gurekin izan ditugu Axier Lopez (Argiako kazetaria), Oihana Etxebarrieta (Bilgune Feministako kidea) eta Jon Olano (Berriako kazetaria). Nolakoa izan zen herritarren jarrera? Eta Ertzaintzarena? 40 gazteen absoluzioaren ostean 28tik 7 zigortzeaz zein analisi egiten dute?

bideoaren irudia
#GasteizResist Maiatzak 18, laburpena

2015-05-19

Ibon Esteban, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles babestu zituen herri harresiak 3 orduz. Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza laranja kolorez eta peluka koloredunez alaitu zuten atzokoan herritarrek. Hiru orduen jarraipen bideoa sarean dugu jada, baina laburpena ere egin dugu.

bideoaren irudia
#ResistGasteiz Maiatzaren 18ko herri harresia

2015-05-18

Ertzainak gogor jo du herri harresiaren kontra, eta 60 lagun inguru zauritu ditu bertan. AskeGunetik zoriondu egin dituzte herri harresian parte hartu duten herritarrak, baina, salbuespen egoerekin "nazkatuta" daudela nabarmendu dute. Lau orduren buruan atxilotu dituzte Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban.

bideoaren irudia
#ResistGasteiz Igarki Robles eta Ibon Esteban gazteen atxiloketa unea

2015-05-18

Igarki Robles eta Ibon Esteban gazteak atxilotu dituzten unea. Ertzaintzak oso gogor atera ditu atzo arratsaldeaz geroztik Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu duten gazteak.

bideoaren irudia
#ResistGasteiz Aiala Zaldibarren atxiloketa unea

2015-05-18

Aiala Zaldibar gaztea atxilotze unea. Ertzaintzak oso gogor atera ditu atzo arratsaldeaz geroztik Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu duten gazteak.