Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Eibar jaitsiera postuetan sartu da

2015-05-12

Eibar 0-2 Espanyol. Eibarrek beste porrot bat jaso du eta denboraldian lehenengo aldiz jaitsiera postuetan sartu da. Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, egoera asko okertu zaio talde armaginari.

bideoaren irudia
Ikastravelling-ekin ezin etxean gelditu!

2015-05-11

Bost gaztek abiatu duten proiektua da Ikastravelling. Ahalik eta bidai merkeenak antolatzen laguntzen dute, beti ere segurtasuna eta kalitatea bermatuz. Gainera, festak, garraioak edota ekintzak ere eskaintzen dituzte. Bertako bi kiderekin izan gara xehetasun guztiak ezagutzeko.

 

bideoaren irudia
June Calsor soul-jazz doinuen artean ezagutu dugu

2015-05-11

June Calsor musikari donostiarrak bere lehen kontzertua eskaini zuen aretoan hartu gaitu. Bertan, Calsorren hastapenak, arrakastaren sekretuak eta proiektuak ezagutzearekin batera, bere kantuez gozatzeko aukera izan dugu.

 

bideoaren irudia
Nola ikusten dute gazteek kirol mundua?

2015-05-11

Aizank! saioaren bigarren denboraldiko azken atalean, kirolaren inguruan hausnarketa egin dugu Urritxe institutuko gazteekin. Besteak beste, genero berdintasunaz, irainez edota eskola kirolean gurasoek izan ohi duten jarreraz aritu gara haiekin.

 

bideoaren irudia
Aizank! | Kirola eta June Calsor musikaria

2015-05-11

Aizank! saioaren bigarren denboraldiari amaiera emateko, kirol munduaz hausnarketa egin dugu Urritxe institutuko gazteekin. Bestalde, June Calsor pianojole eta abeslari donostiarrak bere arrakastaren sekretuak kontatu dizkigu eta hainbat kanta eskaini dizkigu. Gainera, aste honetan, Ikastravelling proiektua ezagutu dugu ere.

 

bideoaren irudia
Finantzazio eraginkorragoaren bila

2015-05-11

Bilera erronda hasi dute Hekimen euskal hedabideen elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Apirilaren 28an egin zuten lehen bilkura eta sektorearen finantzazio publikoa eraginkorrago bihurtzeko neurriez hitz egin zuten.