Skip to main content

Arabako erresidentzietako langileek greba eguna egin dute hitzarmen probintzialaren alde

Ekonomia

2023, aza. 08 - 11:11
Arabako erresidentzia pribatuetako langileek hitzarmen probintzial propioa aldarrikatzeko mobilizazioei ekin diete berriz ere, greba egun berri batekin. Beraien baldintzak Bizkaia eta Gipuzkoako langileen baldintzekin parekatuko duen testua eskatu dute; horiekin alderatuta, urtean 200 ordu gehiago lan egiten dute, hilean 700 euro gutxiago kobratuz. Mobilizazio ziklo berri honetan erresidentzietako egoiliarren familiekin eta bestelako eragileekin elkarlanean hasi direla iragarri dute. ELA eta LAB sindikatuek deitua… Arabako erresidentzia pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek beste bi greba egun burutuko dituzte azaroaren 9a eta 10ean. Abenduan hiru greba egun deitu dituzte ere eta egoera aldatu ezean, mobilizazio gehiago egiteko asmoa erakutsi dute.
Hamaika Telebista