Skip to main content

Lege oharra eta erabilera baldintzak

Nor garen

www.hamaika.eus Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea SAk sustatutako egitasmoa da. Honako enpresa hauek hartzen dute parte bere edukien sorreran, argitalpenean, edizioan eta kudeaketan:

  • Hamaika Telebista: HAMAIKA TELEBISTA HEDATZEKO TALDEA SA.
    IFZ: A95434619
    Iruña, 1 bis. 5. Solairua. 14-15.
    48014 Bilbo
  • Hamaika Bilbo Telebista: BILBO HANDIA IKUSENTZUNEZKOAK SA
    IFZ: A95463865
    Iruña, 1 bis. 5. Solairua. 14-15.
    48014 Bilbo
  • Hamaika Donostia Telebista: DONOSTIALDEA IKUSENTZUNEZKOAK SA
    IFZ: A20934485
    Juan Fermín Gilisagasti, 2. Zuatzu Parke Tek.–PIA Eraikina
    2.Solairua; 221 Bulegoa
    20018 Donostia
  • Hamaika Iruñea Telebista: NAFAR IKUSENTZUNEZKOAK SA.
    IFZ: A01418565
    Marcelo Celayeta hiribidea 75
    U3 - 9.bulegoa
    31014 Iruñea


HAMAIKA TELEBISTA HEDATZEKO TALDEA, SA. denez www.hamaika.eus webgunearen argitaratzaile diren enpresa hauen enpresa matrizea, hemen titularrari buruzko informazio orokorra:

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, honako alderdi hauek adierazten ditugu:

HAMAIKA TELEBISTA HEDATZEKO TALDEA, SA. (aurrerantzean, Hamaika), jakinarazpenerako Donostian (20018) Juan Fermín Gilisagasti, 2. Zuatzu Parke Tek.–PIA Eraikina, 2.Solairua; 221 bulegoan du helbidea eta Bizkaiako Merkataritza Erroldan dago izena emanik (Orria BI-47291, Tomoa 4725, folioa 206), IFK A95434619.

Harremanetarako

943 591090 telefonora deitu edo idatzi idazkaritza@hamaika.eus helbidera.

Jabetza eskubideak

HAMAIKAk ditu webguneko jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideen gaineko lizentzia. Era berean, HAMAIKArenak dira webgunearen bidez eskura daitezkeen edukien gaineko jabetza intelektualeko, industrialeko eta irudiko eskubideak (eduki horien artean daude, besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea, testuak, markak, logotipoak, kolore konbinazioak, egitura, diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, beharrezko ordenagailu programak...). Horrenbestez, horiek guztiek jabetza industrialari eta intelektualari aplikagarri zaion araudian aurreikusitako babesa jasotzen dute. HAMAIKArena da webguneko diseinuaren, irudien, mapen, grafikoen, marken, errotuluen, ikur bereizgarrien edo logotipoen, frameen, bannerren, softwarearen eta bere kodeen, letra tipoaren, objektuaren eta abarren titular bakarra eta berak du horiek guztiak ustiatzeko eskubidea.

Erabiltzailea webgunera sartzeak eta bertan nabigatzeak ez du esan nahi HAMAIKAk eskubide horiei osotasunean edota partzialki uko egin dienik, transmititu egin dituenik, baimena eman duenik edota inolako lagapenik egin duenik. Erabiltzaileek erabilera pribatua eman diezaiekete webguneari eta bertako edukiei, baina inoiz ere ezingo dute horien erabilpen komertzialik egin, elementuak aldatu, erabilpen pribatutik harago erreproduzitu, banatu edota publikoki komunikatu.

Horiek horrela, ez dago baimenduta egile eskubideen copyright oharra ezabatzea, saihestea edota aldatzea, ez eta HAMAIKAk dituen eskubideak identifikatzen dituen beste edozer elementu ere. Debekatuta dago, halaber, babeserako bitarteko teknikoak, hatz marka digitalak edota edukietan informaziorako edo/eta identifikaziorako egon daitekeen beste edozer mekanismo ezabatzea, saihestea edo aldatzea.

Webgunean sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu aipatutako elementu horiek kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, edota eskuratutako informazioaz baliatuz produktu edo zerbitzu berririk sortu, baldin eta HAMAIKAren edo dagokien eskubideen titularraren idatzizko baimen espresik ez badu. Erabiltzaileak erabilpen pertsonala emateko bakarrik egin ditzake bistaratzea eta karga; ezin izango du hirugarren pertsonentzat edo erakundeentzat egin.

Izan ere, hainbat eduki hirugarrenak izango dira eta eduki horien gaineko eskubideak haien jabearenak izango dira, eta, beraz, ezin izango dira kopiatu, banatu edota eraldatu jabearen baimenik gabe.

Legeria

Uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere.

Adingabeak

Adingabeek beti eskatu eta eduki beharko dute gurasoen, tutorearen edo lege ordezkariaren onespena webgunera sartu ahal izateko.

Adingabearen gurasoek edo legezko tutoreek daukate webgune honetako informazioa edo edukiak baimentzeko, mugatzeko eta, hala erabakiz gero, eskuratzea debekatzeko ahalmena eta zilegitasuna.

Baimenik gabeko adingabeek debekatuta daukate webgune honetara sartzea. Adingabea webgunean sartzen bada, gurasoen, tutorearen edo lege ordezkariaren baimena daukala ulertuko du HAMAIKAk.

Webgunean agertzen diren edukiak aurrerago aipatuko ditugu askotariko ikus-entzuleei zuzenduta daudenez, baliteke atal batzuetan adingabeentzat desegokiak diren edukiak edo zerbitzuak egotea. Atal horietara sartzea debekatuta izango dute 18 urtetik beherakoek.

HAMAIKAk jakinarazten dizue badaudela eduki eta zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea iragazten eta blokeatzen duten programa informatikoak. Programa horien funtzioa gurasoek adingabeak zer zerbitzutara edo edukitara sar daitezkeen erabakitzea da, besteak beste.

Programa horiek adingabearen interesak zaintzeko tresna baliagarriak izan daitezke, Internetek ematen dituen aukerak eskuratzea eragotzi edo debekatu behar izan gabe.

Erabilera baldintzak

Webgunea gaizki erabiltzeagatik erantzukizuna salbuespena

HAMAIKA ez da inoiz ere lege oharra ez irakurtzeagatik edota bertako baldintzetan ezarritako obligazio espezifikoak ez betetzeagatik zuzenean edota zeharka sortutako kalte-galeren erantzule izango.

Erabiltzaileak dira webguneko edukiak eta zerbitzuak identifikatzeko eta haietan sartzeko kodeen erantzule bakarrak. Identifikazioa kode ezkutu edo pasahitzak eta erabiltzailearen izenak osatzen dute.

Horiek horrela, HAMAIKA ez da aipatutako sarrera kodeak modu ezegokian erabiltzearen erantzule izango, ez eta erabiltzaileek gaizki erabiltzeak, galtzeak edota ahazteak edota baimenik ez duten hirugarrenek bidegabeki erabiltzeak eragindako kalteen erantzule izango.

Erabiltzaileak webguneko eduki eta zerbitzuen (adibidez, solasgune, eztabaidaleku eta irakurleen iritziak jasotzeko orrietan) erabilera egokia egiteko eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan erabiliko ez dituelako konpromisoa hartzen du; inola ere HAMAIKA ez da erantzule izango.

Edonola, erabilera arauon inguruko interpretazioan eta aplikazioan arazoak edo ulertu ezinak sor litezkeenez, HAMAIKAk eta erabiltzaileak egoki deritzote Donostiako Epaile eta Tribunalen eskumenera jotzea, legozkiekeen beste bide batzuei uko eginez.

Webgunearen funtzionamenduagatik erantzukizuna salbuespena

HAMAIKAk ez du bermatzen webguneko edukiak uneoro erabat eguneratuta, zehaztuta edo/eta eskuragarri egongo direnik. Hala ere, dituen aukeren barruan eta teknologiak ahalbideratzen duen neurrian, beharrezko neurri guztiak hartu ditu webguneak etenik gabe funtziona dezan eta birusak zein gainontzeko osagai kaltegarriak izatea eta hedatzea galarazteko.

Webgunearen bitartez ematen duen zerbitzua bertan behera gera daiteke hainbat zergatiren ondorioz. Kasu horietan, HAMAIKAk ez du inolaz ere etenaldi horrek erabiltzaileei edota beren ekipoei eragin diezazkiekeen kalteen ardura hartuko. Era berean, HAMAIKAk ez du inolako ardurarik izango bere zerbitzuetakoren bat etetearen ondorioz datuak, informazioa edota fitxategiak galtzeagatik; horrenbestez, uko egiten dio horietatik eratorriko edozer kalte-galeraren ardura hartzeari. Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu zerbitzua erabiltzeak sor ditzakeen arrisku guztiak, baita HAMAIKAk ez duela inolako ardurarik hartuko zerbitzuaren erabilgarritasun edo jarraitasun ezak, sartzeko akatsek, segurtasun sistemen urraketek, edota erabiltzailearen beharrak edo aurreikuspenak ez betetzeak sor ditzakeen kalte-galeren gainean.

HAMAIKA ez da hirugarrenek webgunearen bitartez emandako zerbitzuek izan ditzaketen akatsen edo gabezien erantzule. HAMAIKAk webgunean zerbitzuak emateko edota iragartzeko aukera eman diezaieke hirugarren erakundeei, baina ez da zerbitzu horiek erabiltzeko, emateko edota kontratatzeko baldintza orokorrak eta partikularrak ezartzeko arduraduna izango; horrenbestez, HAMAIKA ezin izango da horien erantzuletzat hartu.

HAMAIKAk bere webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma alda dezake nahi duenean.

Webgunetik eskura daitezkeen web orrietako edukiengatik erantzukizuna salbuespena.

HAMAIKAk ez du bermatzen bere sarean edota erabiltzaileak bere webgunetik eskura ditzakeen sareetan dauden datuen, programen, informazioen edota iritzien zehaztasuna, kalitatea, fidagarritasuna edota moralitatea, haien jatorria edozer izanda ere, bere borondatetik edo/eta kontroletik kanpo badaude. HAMAIKAren webguneak HAMAIKAk kudeatzen ez dituen beste atari batzuetara jotzeko loturak edo estekak izanez gero, HAMAIKAk adierazten du ez duela atari edo webgune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela haien edukien edota pribatutasun politiken arduradun.

Ezin izango da beste edozer ataritik webgunera loturarik edo estekarik ezarri, HAMAIKAk aldez aurretik horretarako baimen espresik ematen ez badu.

  • Created on .