Skip to main content

Pribatutasun politika

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio bere datu pertsonalak HAMAIKAren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunekin harremanetan jartzeko, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko (bai modu orokorrean, bai nabigazioa, segmentazioa edo profilen arabera pertsonalizatua) eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Kontrakoa adierazten ez badigu, interesdunaren datuak epe zehatzik gabe kontserbatuta izan daitezke, berarekin dugun harremanaren jarraipena egiteko.

Interesdunaren datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua burutzea eta Tratamenduaren Erantzulearen legezko interesa dira.

HAMAIKAk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Erabiltzaileak informazio komertziala jaso nahi ez badu tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako eskaera idatzia bidali beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari "Interesdunen eskubideak" atalean azaltzen den moduan.

Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela eta Pribatutasun Politika honetan adierazitakoa onartu egiten duela.

Datu pertsonalak biltzea

Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, datu horien helburua zein den eta zein datu ematea derrigorrezkoa den adierazita egongo da. HAMAIKAk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, HAMAIKAk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak izango ez balira, HAMAIKAk zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.

Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Webgune honen atal desberdinetan irakurleen iruzkinak onartzen dira. HAMAIKAk ez du bere gainean hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien ardura. HAMAIKAk beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzea, baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzea edo galaraztea ere.

Gako pertsonalen erabilera

Erabiltzaile-gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.

HAMAIKAk gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan gordetzea (fisikoa zein informatikoa). Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.

Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio HAMAIKAri.

Jakinarazpenak hirugarrenei

Erabiltzaileari informatu egin zaio bere datuak HAMAIKA osatzen duen taldeko beste enpresa guztiei eta Hamaika Fundazioari komunikatuak izan daitezkeela, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.

HAMAIKAk antolatu ditzazkeen zozketetan parte hartzen duten erabiltzaileen datuak argitaratuak izango dira, baldin eta zozketaren irabazleak izan badira.

Interesdunen eskubideak

HAMAIKAk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, baita datuen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Era berean edonoiz egin dezake gai honi buruzko eskariren bat. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio HAMAIKAri: Donostia (20018), Juan Fermín Gilisagasti, 2. Zuatzu Parke Tek.–PIA Eraikina, 2.Solairua; 221 bulegoa du, 943 591090 edo, bestela, idazkaritza@hamaika.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

Segurtasun Neurriak

HAMAIKAk, datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza-jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela HAMAIKAren erantzukizunpekoak.

Trafiko datuak

Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratu ditzake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua, webguneko bisitarien kokapena (probintzi maila), bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Aipatutako helburua lortzeko, HAMAIKAri egokiak iruditzen zaizkion software desberdinak (esate baterako Google Analytics) erabiliko ditu web gune hau neurtzeko eta aztertzeko.

Indarraldia

HAMAIKAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. HAMAIKAk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, HAMAIKAk gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

  • Created on .