Skip to main content

Euskal Herriko kaleak bete dituzte Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Egunean

Euskal Herria

Gaizka Leitza Alduncin

2026-11-26 14:44
Euria lagun, Euskal Herriko kaleak bete dituzte milaka lagunek, Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioetan. Iruñean, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Baionan borroka feministaren aldeko aldarriak entzun dira.


Mobilizazioetan aurten Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte: Tatiana, Amaia, Arelys, Saida eta Kalie. Gaineratu dutenez, “feminizidioak ez dira halabeharrezkoak, justiziak eta sistemak ahalbidetuak baizik”. Ildo horretan, “sistema zisheteropatriarkal, kolonial eta kapitalista” seinalatu dute.

Era berean, “aliantzak egiteko eta horiek antolatzeko garaia dela” azaldu dute, eta instituzioak interpelatu dituzte; izan ere, euren iritziz, “ez dute behar adina baliabiderik jartzen indarkeria matxistarekin amaitzeko”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista