Skip to main content

Mintzo Zen #4 : Talde berrien zailtasunak

Mintzo zen

Mintzo Zen podcastaren atal honetan, Iruñeko Bisaiak musika taldeko bi kide izango ditugu protagonista. Haiekin batera, musika talde bat sortzearen esperientziaz eta bide horretan aurkitzen diren erronkez eta zailtasunez hitz egingo dugu.

Elkarrizketan, taldearen sorrera nolakoa izan zen kontatuko digute. Bidaia horretan aurkitutako oztopoei ere helduko diegu, entseatzeko lokal egoki bat aurkitzeaz, kontzertuak lortzeko dituzten zailtasunak etab. Azken batean, Bisaiak taldearen hastapenetara hurbilduko gara, musika talde berri bat sortzeak dakartzan ilusioak, erronkak eta zailtasunak ezagutzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista