Azkenekoetan da Hauteskunde Orokorretako kanpaina
Politika
Xabi Ealo
2026-11-24 13:25
Azkenengoetan da Espainiako Hauteskunde Orokorretarako kanpaina, eta Kongresurako eta Senaturako hautagaiak ari dira azkenengo mezuak zabaltzen.
EH Bilduk industria politika integrala eskatu du Arabako eta Euskal Herriko industriaren eta enpleguaren etorkizuna bermatzeko.
Mikel Otero Kongresurako Arabako zerrendaburuak agerraldia egin du Amurrion.
Gasteiz, Araba eta EAE defendatu nahi ditu Gorka Urtaranek Madrilen, eta horretarako, hiriko alkate emandako urteak probestu nahi ditu.
Rafaela Romero Gipuzkoako Diputatuen Kongresurako hautagai sozialistak azpimarratu duenez, Pedro Sanchezen Gobernuak ia 50 milioi euro bideratu ditu 2022ko irailetik gaur egun arte Gipuzkoako garraio publikoan izandako ezohiko deskontuak finantzatzera, eta horrela, milaka gipuzkoarren joan-etorriak merkatzen lagundu dituztela.
Fronte Zabalak irtenbide bideragarria eskatu dio SEPIri, Tubos Reunidosen eta lanpostuen etorkizuna bermatzeko. Aiaraldean egin dute agerraldia Jose Damian Garcia-Moreno eta Edurne Garcia kongresurako hautagaiek. Eskualdearen eta bertan bizi eta lan egiten duten familien etorkizuna defendatzeko deia egin dute.
Bidasoa aldean egin du goizeko agerraldia Podemos-Euskadik eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Barne Produktu Gordinaren % 7 osasunera bideratzea proposatu du, eta % 1 zuzenean Lehen Mailako Arretara.
Geroa Baik Ongizate Estatuaren, osasunaren, hezkuntzaren, pentsioen, mendekotasunaren arretaren eta zerbitzu publikoen "blindatzea" defendatu du astearte honetan.