Skip to main content

Osasun sistema indartzeko akordioa sinatu dute Osasunbideak eta gehiengo sindikalak

Ekonomia

Maite de Felipe Suso

2026-11-24 13:31
Osasunbideak eta Nafarroako Osasun Mahaian gehiengoa dute sindikatuek, LABek, SATSek, SAEk, UGTk eta Afapnak, “osasun sistema publikoa indartzeko eta lan-baldintzak hobetzeko” akordioa sinatu dute. Itunean jasotako konpromisoen artean honako hauek daude, besteak beste: lantaldeak indartzea, lanaldi partziala dutenei lanaldia borondatez luzatzeko aukera ematea, aparteko lanorduak konpentsatzea eta 55 urtetik gorako langileei gaueko txandetatik salbuesteko erraztasunak ematea.
Hilabeteak eman dituzte akordioa lortzeko negoziazioetan, eta, azkenean, adostasunera iristi dira. Sindikatuek azaldu dutenez, Nafarroako Gobernuak hamabost milioi euro inbertituko ditu. Gainera, hobekuntzak “lantalde osoari begirakoak” izango direla baieztatu dute. Haien hitzetan, “akordioan hainbat estamentu profesionalentzako neurriak jasotzen dira, langile guztiak ezinbestekoak baitira osasun sistemak funtziona dezan”.
Hala ere, badaude akordioa sinatu ez duten sindikatuak: Nafarroako Sindikatu Medikua, ELA eta CCOO, hain zuzen ere. Dena den, gehiengoa osatzen duten sindikatuek “ituna zabalik” dagoela adierazi dute, eta “akordio zabalak lehenetsi nahi dituztela” gaineratu dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista