Skip to main content

Langileek hamar eguneko baimen ordaindua izango dute lehen mailako senide bat hiltzen denean

Politika

Asier Errasti

2026-11-24 12:07
Hego Euskal Herriko langileek hamar eguneko baimen ordaindua izango dute lehen mailako senide bat hiltzen denean, Espainiako Gobernuak onartutako neurri berriari esker.

Baimena ezkontidea, izatezko bikotekidea, aita, ama edo seme-alaba galtzen duten langileek jasoko dute. Gogoratu, orain arte, bi eguneko baimena baino ez zutela horrelako gertaera baten ostean.

Espainiako Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu du luzapena, eta dekretuak beste neurri bat ere jasotzen du: zainketa aringarrietan dagoen senide bat zaintzeko lanaldia murrizteko edo egokitzeko aukera.

Pedro Sanchezen Gobernuaren arabera, helburua da doluari aurre egiteko denbora gehiago eskaintzea, langileek lana eta senideen zaintza uztartu beharrik izan ez dezaten.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista