Osakidetzako LPEtako euskarazko azterketetan 6.150 akats larri atzeman dituzte
Euskal Herria
Asier Errasti
2026-11-24 10:35
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetako euskarazko azterketetan 6.150 akats larri atzeman dituztela salatu dute LABek, ELAk, Euskal Herrian Euskaraz-ek eta Aintzat mugimenduak.
2023tik 2025era bitarteko lan eskaintza publikoaren bigarren eta hirugarren faseak aztertu dituzte. Guztira, 37.200 galdera berrikusi, eta horietatik 6.150etan akats larriak aurkitu dituzte. Hirugarren fasean, gainera, galderen ia %20k zituzten hutsegiteak.
Eragileen arabera, itzulpen okerrek galderen eta erantzunen esanahia aldatzen dute. Horren ondorioz, azterketa euskaraz egiten duten hautagaiek galderak gaizki ulertu eta emaitza okerragoak lortzeko arriskua dute.
Horrez gain, euskarazko ikasmaterialik ez dagoela ere salatu dute. Jaurlaritzari eskatu diote datozen probetan itzulpenen kalitatea bermatzeko eta euskarazko prestakuntza-materiala sortzeko.
Osakidetzak, bere aldetik, akats puntualak direla dio, eta salaketek hautagaiak azterketak euskaraz egitetik aldendu ditzaketela ohartarazi du.