Image

Geltokia

All Stories

Etxebizitza komunitarioa

Atal honetan Txantreako Etxekide ekimena ezagutuko dugu Maite Velasco eta Begoña Sadabarekin. Beren zahartzaroa nola bizi nahi duten erabakitzeko, etxebizitza komunitarioaren proiektua jarri dute martxan Etxekide kooperatibako kideek. Etxebizitza eskubideaz hitz egingo dugu solasaldiaren tartean, eta bukatzeko, txitxirioak berrerabiliz egindako errezeta goxo bat prestatuko digu Koldo Garciak.

Ikusi Geltokia saio guztiak nahieran.

Kontsumo taldeak

Saio honetan kontsumo taldeei buruz hitz egingo dugu: bitartekariak saihestuz, nekazariek harreman zuzena izaten dute kontsumitzaileekin talde horiei esker. Hain zuzen, Bidazi Bidasoaldeko, Bortzirietako eta Malerrekako ekoizleen eta kontsumitzaileen elkartea ezagutu dugu. Solasaldia izango dugu Katrin Ginea, Ana Bados eta Ibai Sueskunekin, eta amaitzeko, Koldo Garciak antxoa berrerabiliz prestatu digu errezeta: proventza entsalada.

Ikusi Geltokia saioa nahieran.

Previous Next

Nafarroako basoen kudeaketa

Gaurko atalean basoen kudeaketa jasangarriari buruz arituko gara Maria Viela baso ingeniariarekin. Gaur egungo Nafarroako basoen egoera azalduko digu, eta ondoren, solasaldi interesgarri bat izango dugu Miriam Otxotorena eta Julio Villanuevaren eskutik. Bukatzeko, kuia berrerabiliz egindako errezeta goxo bat egiten erakutsiko digu Koldo Garciak.

Ikusi Geltokia saio guztiak nahieran.

Ekonomia solidarioaz Emauseko Trapuketariekin

Saio honetan, ekonomia solidarioari buruz hitz egin dugu Emauseko Trapukariekin. Ondoren, solasaldia izan dugu Edurne Arzelus, Iñigo Puncel eta Nerea Fillatekin, eta azkenik, zainzuriekin egindako errezeta goxo bat prestatu digu Koldo Garciak: zainzuriak ur irakinetan egindako arrautzarekin.

Ikusi Geltokia saio guztiak nahieran.

Plazara! azoka

Saio honetan Plazara! azoka ezagutuko dugu Uztaldi Bioko kideekin, gertuko elikagaien kontsumoa bultzatzeko egitasmoa. Ondoren, solasaldi interesgarri bat izango dugu Kattalin Barber, Patricia Perales eta Jon Garairekin, eta bukatzeko, Koldo Garciak prestatutako errezeta goxo bat: arrautza beteak hegaluze eta antxoekin.

Ikusi Geltokia saio guztiak nahieran.

Makroetxaldeen kalteak eta alternatibak

Gaurko atalean makroetxaldeen aurka egiteko Nafarroan dauden alternatibak ikusiko ditugu. Lorea Floresek eta Gotzone Sestorainek Kaparrosoko makroetxaldeak gure ingurumenean egiten duen kaltea erakutsiko digute, eta honen harira solasaldi bat edukiko dugu Julio Villanueva, Miriam Otxotorena eta Martin Zelaiarekin. Amaitzeko, Koldo Garciak errezeta goxo bat prestatuko digu haragi gisatua probestuz.

Olio ekologikoa

Gaurko atalean olioaren inguruan hitz egingo dugu, ekologikoa dena eta bere ekoizpena euskararekiko konpromezua daukaten ekoizleen eskutik datorrena, zehazki, Biosasun enpresako olioaren inguruan. Eusebio Gaintzak azalduko digu nola ekoizten duten oliba olioa Allon, eta ondoren, solasaldi interesgarri bat izango dugu Ibai Sueskun, Katrin Ginea eta Ana Badosen eskutik. Azkenik, errezeta goxo batekin amaituko dugu, porru patatak bakailoarekin.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image