Skip to main content

Geltokia | Elkarbizitza proiektu komunitarioak

Geltokia

Nafarroako Artiedan kokatutako Arterra proiektua ezagutu dugu aste honetako Geltokia saioan. Proiektuko kideen helburua da egitasmo horren bitartez beren oinarrizko beharrak asetzea eta bizitzeko beste modu batzuk praktikan jartzea. 

Soziokraziaren bidez antolatzen dute elkarbizitza, eta azaldu digute zer den eta zeintzuk diren horren eta asanbladaren arteko ezberdintasunak. Partaideen parte-hartzea bermatzearen eta horrek ekar ditzakeen gatazken eta blokeoen kudeaketaren arteko orekaz, eta azken batean, elkarbizitza modu alternatiboen onurez eta zailtasunez hausnartu dute Koldo Gallostra de Padra proiektuko kideak eta June San Millan REAS Nafarroako kideak, Aritz Ganboak gidatuta.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus, Youtube eta Spotifyen.

Hamaika Telebista