Geltokia | Arturo Villanueva: "Mahastigintza ekologikoaz ari garenean, bizitza zaintzeaz ari gara"
Geltokia
Ardogintza ekologikoaz hitz egin dugu denboraldi honetako azken Geltokia saioan, eta horretarako, Ana Iriarte 'Baztango Xurie' proiektuko kidea eta Arturo Villanueva 'Biba Ardoak' banaketa eta merkaturatze kooperatibako kidea elkartu ditugu.
Euskal Herriko ardogintza ekologikoaren egoeraz, Baztango Xurie proiektuaren sorreraz eta lantzen dituzten barietateez, Biba Ardoak kooperatibaren garrantziaz, ekoizpen eredu ekologikoaz eta proiektu txiki eta ekologikoak abian jartzeko dauden zailtasunez aritu gara, besteak beste.
Ikusi saio guztiak nahieran hamaika.eus, Youtube eta Spotifyen.