Skip to main content

Marta Perez, 'Artzai Gazta' elkartea: "Jakiak ekoizteko ez du denak balio"

Geltokia

Azken hilabeteetan pil pilean egon da nekazaritzan eta abeltzaintzan eredu estentsibo eta intentsiboaren arteko talka. Saio honetan, artzaintza jasangarri eta iraunkorraz hitz egin dugu, eta horretarako, 'Artzai Gazta' artzain gaztagileen elkartea ezagutu dugu Marta Perez elkarteko lehendakariaren bidez. 

Elkarte horren helburuak eta artzainei eskaintzen dizkieten zerbitzuak ezagutzeaz gain, artzaintza estentsiboak ingurugiroan, ekoizleengan eta kontsumitzaileengan dituen onurez eta artzainen arteko elkartasunaren garrantziaz hitz egin dugu, eta Ainhoa Goñik estentsiboan lan egiteko modua azaldu digu.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus, Youtuben eta Spotifyen.