Lander Perez: "Jendeak hausnartu behar du zer ondorio dituen janaria etxerako eskatzeak"
Geltokia
Azken urteetan gero eta ohikoagoa da Glovo edota Just Eat gisako banaketa enpresak ikustea Euskal Herriko hirietan. Bada horien aurrean alternatiba eskaintzen duen egitasmorik eta horietako bat da Iruñeko Ziclo-P kooperatiba.
Janari banaketan lan egiteak kontraesanak sortzen dizkiela onartu du Lander Perez kooperatibako kideak, baina, hain zuzen, beren xedea da arlo horretan ere alternatibak eraikitzea: "Guk badakigu ze jatetxeekin egin nahi dugun lan: lan egin nahi dugu Geltokirekin, Katakrakekin... Hori da gure balio erantsia".
Banaketa enpresa handiez, komertzio txikiekin saretzeaz edota enpresa handiek sortzen dituzten beharrei alternatibak eraikitzeaz hausnartu dute Lander Perezek (Ziklo-P), June San Millanek (Reas Navarra) eta Aritz Ganboak.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus, youtube eta spotifyen.