Skip to main content

Leire Ganboa: "Abeltzaintzaz hitz egitea baino, garrantzitsuagoa da ereduaz hitz egitea"

Geltokia

Sakanako Kalaska kooperatibak martxan jarritako hiltegi eta zatitze gela ezagutuko ditugu Geltokia saioan. Sakanako abeltzainen beharrak ikusita jarri zituzten martxan egitasmo horiek, eta gaur gaurkoz erreferentzia handiko gunea da estentsiboan ari diren abeltzainentzat. 

Egitasmo horretatik abiatuta, abeltzaintzak landa eremuak bizirik mantentzeko duen estrategikotasunaz, eredu intentsibo eta estentsiboaz eta erakundeen zein herritarren inplikazioak duen garrantziaz arituko dira, besteak beste, Leire Ganboa de Miguel (Kalaska kooperatiba) eta Patxiku Irisarri (EHNE sindikatua), Aritz Ganboak gidatuta.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.