Indarkeria matxista izan dute ardatz alderdiek, azaroaren 25eko kanpaina egunean
Politika
Asier Errasti
2026-11-25 16:17
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, alderdi politiko guztiek emakumeen eskubideak izan dituzte ardatz euren kanpainako ekitaldietan.
EH Bilduk emakumeen eskubideen, askatasunen eta bizitza duinen aldeko aldarria egin du gaurko egunean. Arratsaldean, koalizioko emakume ezagunek kafe-tertulia feminista batean parte hartu dute. Goizean, berriz, Bilbon egin dute ekitaldia, eta bertan, Idurre Bidegurenek argi adierazi du oraindik lan asko dagoela egiteko emakumeen eskubideen defentsan.
EAJk gaurko eguna baliatu du Gure artean. Filtrorik gabe izeneko podcasta grabatzeko. Maribel Vaquero Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak eta Saray Zarate Senaturako Arabako zerrendaburuak parte hartu dute saioan, besteak beste. Bertan, feminismoak aurretik dituen erronken inguruan aritu dira solasean.
Euskadiko Alderdi Sozialistak Basaurin eskaini du mitina. Bertan, Patxi Lopezek eta Maria Guijarrok Alderdi Popularra boterera iritsiz gero Berdintasun Ministerioa ezabatzeko duen asmoaz eta horrek dituen arriskuez hitz egin dute.
Podemosetik aldarrikatu dute gaurkoa salaketarako eta aldarrikapenerako eguna dela. Emakumeen askatasuna hiltzen, erasotzen, menderatzen eta mugatzen jarraitzen duen egiturazko indarkeriaren aurrean, instituzioek larrialdiko neurriak hartu behar dituztela adierazi dute.