Skip to main content

Lorea Lizarreta: "Nafarroako ekoizpen ekologikoa egituratze prozesuan ikusten dut"

Geltokia

Pentsatu al duzu inoiz nondik datozen jaten dituzun dilista edo txitxirioak? Euskal Herrian ba ote dago lekale edo zekale ekoizlerik? Nekazariek nondik lortzen ote dituzte haziak?

Kezka horiek abiapuntu hartuta sortu zuten Hazialdeko elkartea Nafarroako hainbat nekazari ekologikok, merkatu libreak eta nekazaritza eredu intentsiboak jartzen zizkien oztopoei aurre egiteko xedez. Zekale, lekale eta bazken ereintzak antolatzen dituzte, jasangarritasuna, elikadura osasuntsua eta kolektibitatea ardatz hartuta.

Nafarroako ekoizpen ekologikoaren egituratzeaz, birlokalizazioaz edota kontsumo eta ekoizpena antolatzearen garrantziaz hitz egin dugu, besteak beste, Lorea Lizarreta (Hazialdeko) eta Anika Badosekin (Mirua), Aritz Ganboak gidatutako saioan.

Ikusi saio guztiak hamaika.eus en eta Youtuben.

Hamaika Telebista