Skip to main content

Asier Urzelai: "Iraunkortasuna gakoa da natur eremuko egitasmoak jasangarriak izan daitezen"

Geltokia

Zergatik da garrantzitsua aisialdia naturan egitea? Zein baliabide eskaintzen dizkigu naturak? Eta horrek zein eragin dauka natur baliabideen ustiaketan? Nola lor dezakegu oreka?

Kirolaren, aisialdiaren eta naturaren uztarketa izango dugu hizpide eta landa eremuaren potentzialtasunaz eta kirolak gure bizitzetan duen garrantziaz hausnartuko dugu Geltokia saioan Asier Urzelai (Mugitu Abentura) eta Mikel Muñozekin, (Teder garapen agentzia), Aritz Ganboak gidatuta.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.