Skip to main content

Oihan Mendo: "Energiaren kontsumo eredua beste batzuen kontura mantendu dugu"

Geltokia

Trantsizio energetikoaz eta aldaketa klimatikoaz asko hitz egiten da gaur egun, baina herritarrok nola egin diezaiokegu aurre aldaketa klimatikoari? Zein egitasmo parte-hartzaile jar ditzakegu martxan? Zein dira parte-hartze prozesu baten gakoak? Zein erraminta eskaintzen dituzte?  

Garesen, herritarrak eta Udala elkartu, eta arazo horri irtenbidea emateko jarri zuten martxan Gares Energia egitasmoa, herritarrren burujabetza energetikoa xede duen egitasmoa. Proiektua ezagutzeaz gain, trantsizio energetikoaz, burujabetzaz, herritarren parte hartzeaz, gobernantzaz eta herritarren ahalduntzeaz hitz egin dugu, besteak beste, Oihan Mendo (Garesbide komunitate energetikoa), Oihana Lorea (Artelan aholkularitza enpresa) eta Aritz Ganboarekin.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.